Berriak

Berriak

Euskara ikastaroak eta kultur arteko topaketak, jatorri ezberdinen arteko azkotiarren artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/05, Ostirala - 09:45

ramadansolasaldi.pngJatorri ezberdinen azkoitiarren arteko harremanak sendotzeko bidean ekimen ugari antolatu ditu udazkenerako Zubiak Errotzen programak. Batetik euskara ikastaroak antolatu dituzte, eta bestetik mahai inguruak, kultur arteko topaketak. Euskara ikastaroetan lan mundura bideratuko berezi bat egingo dute aurtengoan.

 

   

IMSERSOren opor programan izena emateko epea urriaren 9an amaitzen da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/05, Ostirala - 08:28

2012-2013 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du IMSERSOk eta eskaerak urriak 9 bitartean egin daitezke. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, internet bidez egin behar dituzte eskaerak, https://sede.imserso.gob.es helbidean. Internet bidez egin behar den arren, laguntza behar duten herritarrek udaletxera jo dezakete. Harrera bulegoan lagunduko diete.
   

Asteburuan hasiko da XIII. Organo Erromantikoaren Zikloa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/04, Osteguna - 12:53

organo.pngLarunbatean hasiko da XIII. Organo Erromantikoaren Zikloa eta hortik aurrera urriko astebukaera guztietan izango da kontzertuez gozatzeko aukera Azkoitian,  Azpeitian, eta Bergaran. Gaur, osteguna, aurkeztu dute zikloa eta antolatzaileen esanetan,"maila ezin hobea" izango du: "Nazioartean garrantzia handia duen zikloa da, eta ikusle zein entzule kopurua goraka doa. Aurten, bizi dugun egoera ekonomikoa dela-eta, ahalik eta gutxien gastatzen saiatu gara, baina, era berean, ahalik eta emaitza artistiko onenak izatea dugu helburu". Aurtengoan aldaketa egon da kontzertuen ordutegian: 20:00etan izango dira emanaldi guztiak.

 

   

Herritar ugari tupperra jasotzera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/03, Asteazkena - 08:16

tupper6.pngIngurumenaren aldeko ohiturak sustatzen jarraitzen du Ingurumen Hamabostaldiak. Haur eta heldu asko dira parte hartzen iragan astetik antolatzen ari diren ekintzetan parte hartzen ari direnak, eta datozenetan ere hala izatea espero da. Atzo, esaterako, Ontziratu zaitez! kanpainaren barruan tupperrak banatu zituzten plazan, eta herritar ugarik jaso zuen ontzia, arrandegi eta harategietan erabiltzeko. Bihar (osteguna) arratsaldean 16:00eatik 19:00etara berriz banatuko dituzte. Asteburuko bizikleta martxan ere jende ugari izan zen, eta baita ludotekan egindako gainerako ekintzatan ere. Gaur, Alvaro Idarraga Instituto Mayor Campesinoko eta Itziar Arkonada ENHEko kideak hitzaldia emango dute, 19:00etan, Elkargunean.
   

orrialdea: 506 / 506

<< Hasiera < Aurrekoa 501 502 503 504 505 506 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut