Andramari eguna ederki ospatu dute herritarrek. Pilota partiduak, zezen txikiak eta poniak, Rockbox taldea kaleak girotzen, gimnasia erritmikoko erakustaldia... Ikusi arratsaldeak eman duena ARGAZKITAN. 

Usadioak agindu bezala, Txalkor Txistulari Elkarteak eta Udal Musika Bandak "Alkate soinua" eskaini diote Javier Zubizarreta alkateari bere etxe aurrean Andramari egunari hasiera emateko. Mari Axun Mendizabal emaztea bidelagun, irrifartsu eta esker onez hartu ditu bikoteak musikariak.Ikusi bideoa:

Parrokia goraino bete da beste behin Salbeaz gozatzeko, Andramaixetako hitzordurik gustukoena herritar askorentzako. Aurretik, usadioari jarraituz, Txalkor Txistulari Elkarteko kideek udalbatzari parrokiara lagundu die  "Alkate soinua" jotzen zuten bitartean. 
Bitartean, kaleak girotzen "Mariachi, Sonidos de México" taldea ibili da. Eguraldiak ez du aurpegirik txarrena erakutsi arratsaldez eta kaleetan jendea festa gosez agertu da.  IKUSI ARGAZKIAK

Txalo zaparrada luzea eskaini die udaletxera gerturatu diren guztiek ixabel Jauregiri eta Mailu Irizarri. Aurtengo andramaixei hasiera eman dien txupinazoa bota aurretik, bertsotan eskertu nahi izan dute 2018ko jaiei hasiera emateko aukeratuak izan izana. Entzun:

Atzo zabaldu zen Andramaixetako koadrilen eguneko bazkarirako izen ematea baina dagoeneko ez da tokirik geratzen, 1300 lagunetik gora baitira izena eman dutenak egun t’erdian, 1360 lagun zehatz mehatz. Eskertzekoa da benetan partaidetza, aurtengo bazkaria ere arrakastatsua izango baita. Tamalez, ez dago ordea gehiagorentzat lekurik beraz, Udalak itxitzat eman du izen ematea.

Hilaren 16ko familien bazkarirako, ordea, ostiralera arte zabalik dago izena emateko aukera, Udaletxeko kultura sailera joanda edo 943857170 telefonora deituta.

Dena prest dago hilaren 14an festa lehertzeko. Udala gaur hasi da etxez etxe aurtengo Andramaixetako egitaraua banatzen eta datozen egunetan eskura izango dute herritar guztiek liburuxka.

Aurten, jakina denez, Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek emango die hasiera festei. Justu txipinazoa bota aurretik, udaletxean omenaldia egingo zaie bi emakumeei. Ekitaldia irekia da eta herritarrak gonbidatuta daude.

Bost festa egun izango dira eta egitarau zabala izango da gozatzeko, elkarte eta taldeen partaidetzari esker.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22