Urtez urte partaidetza zabalagoa du Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko Inazio Iriarte Margo Lehiaketak. Aurtengo edizioan, XXXVII.ena,  20 lan aurkeztu dira hainbat lekutatik etorritako artisten eskutik. Aurten lehenengo saria Jose Miguel Arraunzek eraman du Erandiora. Bigarren sariduna eta hirugarrena, arabarra eta bizkaitarra, Fernando Areta eta Leticia Gaspar dira, hurrenez hurren. Lehiaketaren arduradun eta epaimahaiko kide den Juan Bautista Mendizabalek esan duenez datorren urtean izena aldatuko zaio lehiaketari eta "Nazioarteko Margo Lehiaketa" deituko zaio, hain zuzen, nazioarteko izaera hartzen joan delako urtez urte. IKUSI ARGAZKIAK

Egun berezia izan da gaurkoa 1928an jaiotako gizon emakumezkoentzat. Urtero bezala, aurtengo urtean 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omendu dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak. Javier Zubizarreta alkateak haien "langile izaera" eta "nortasuna" azpimarratu ditu. Gerra eta gerraondoa, bizitzaren gazi-gozoak bizita, gaur egun "ezagutu zuten gizartea baino hobea" dutelako zoriondu ditu eta opatu die ez diezaietela inoiz falta eurek ondokoei  emandako maitasuna. Familia giroan ospatu dute eguna eta batzuk dantzara ere animatu dira. Bejon deizuela!  IKUSI ARGAZKI GUZTIAK 

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta bikote azpeitiarrak irabazi du Dantza Txapelketa. Bigarren saria eskuratu dute Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek, hauek ere azpeitiarrak eta hirugarren saria Lezora joan da Maider Aginagaren eta Iker Belintxonen eskutik. Zortzi bikotek hartu dute parte. Zorionak txapeldunoi!

Euriak ez du barkatu. Aterkipean igaro dute herritarrek Andramaixetako laugarren eguna baina festa giroa ez da eten. Ganadu erakusketa, herri kirolak, margo lehiaketako partaideak... IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

Andramari bigarrenean, ohiturari jarraituz, Udalbatzak Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta egin du plazatik parrokiara joan-etorria. Behin plazan, ohiko aurreskua dantzatu dute. 

 IMG 2230  

Epaimahaieren Saria eta Publikoaren Saria banatzeko unean.

Zazpi lan aurkeztu dira aurten VIII. Andramaixetako Film Laburren Lehiaketara. Euskara hartu dute gai nagusitzat, Euskaraldiaren urtea izanda, hala erabaki baita. Epaimahaiaren saria Tomas Lizarazuk, Mikel Iraetak eta Ane Aranbarrik aurkeztutako “1,30”. filmak eskuratu du. Publikoaren saria, berriz, Txintxarri lokaleko gazteentzat izan da “Nik, zergatik ez” laburmetraiarengatik. Epaimahaiak euskararen gaia jorratzeko modua eta lehiaketako oinarriak betetzea baloratu ditu erabakia hartzeko orduan. Ikusi filmak:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22