Aurreko urteetan bezala, Udalaren euskara zerbitzuak laguntza ekonomikoak eta teknikoak bideratuko ditu euskararen presentzia areagotu nahi duten establezimenduentzat. Eskaerak euskara sailean aurkeztu beharko dira eta horretarako azken eguna urriaren 31 da.

Merkatariek laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, webgunea, programa informatikoak edota publizitatea euskaraz egiteagatik.

Halaber, diruz lagunduko da kanpoko errotuluak eta materiala, hala nola, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, e.a. euskaratzea.

Azkoitia BHI kide den Euro School Net 2000 sare europarraren urteko batzarraren anfitrioia da. Europako hamar ikastetxetako hogeita hamar irakasletik gora bildu dira gaur Intsausti Jauregian partekatzen dituzten proiektuak jorratzeko eta euren esperientziak eta ezagutza trukatzeko. Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregikin batera.

”Hizkuntzak –esan die alkateak- dakizkiten gazteak nahi ditugu, irekiak, munduan zehar ibiltzeko arazorik ez dutenak, ekintzaileak. Eta horretarako, zuek bultzatzen dituzuen elkartrukeak oinarri oinarrizkoak direlakoan nago“. Bere hitzetan, “teknologiaren aurrerapenari esker mundua txikitu egin da. Gero eta txikiagoa eta konplexuagoa da. Ez dugu distantziaren noziorik eta ikasleen, langileen eta herritarren mugikortasunak testuinguruak goitik behera aldatu ditu urte gutxitan“.

Bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua duela urtebete aldatu zen. Ordura arte, kaleko edukiontzietan uzten ziren egun jakinetan. Iazko uztailetik aurrera, ordea, Emaus Kooperatibaren bidez egiten da bilketa eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arabera, aldaketa onerako izan da.

“Urtebetean –dio Mankomunitateak- bolumen handiko hondakinen bilketak hobera egin du: berrerabiltzen den hondakin kopurua hirukoiztu egin da eta zabortegira bideratutakoa erdira jaitsi da. Hori horrela, zoriondu egin behar ditugu herritarrak. Bestalde, zoriondu zerbitzuaren aldaketa ondo egin delako, hondakin gutxi azaltzen baita kaleko edukiontzien alboan. Era berean, nabarmen igo da bolumen handiko bilketan diharduen Emaus kooperatibak jasotako deiak”.

Larunbat honetan, urriaren 6an, 11:30ean, Aizkibel Liburutegian Lur Usabiaga ipuin kontalariarekin hitzordua dute 4 urtetik gorako haurrek. "Zuhaitz ipuinkotalaria" -ren inguruak arituko da Usabiaga.

 

Futbola aitzakia hartuta, “pixuzko gaiak” jorratzen dira Borobil Teatroak ekoiztutako “Jokoz kanpo” antzezlanean. “Sortzen diren frustrazio, ankerkeria eta horrelako jokaeren esposizio bat da funtzioa”, dio Joseba Apaolaza aktoreak. Luxuzko beste bi aktorerekin partekatuko du oholtza Apaolazak: Asier Hormazarekin eta Asier Sotarekin. Atrezzo hutsarekin eta “futbtolak duen handitasun perbertsoaren inguruan” gaurkotasun handiko komedia eskainiko dute. “Gehiegikeri gehiegi ematen da eta antzezlanak hori erakusten du”.

Luxuzko musikariak elkartuko dira Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan. Hiru udalerriek benetako ondare instrumentala dute. Ekimenaren koordinatzaile den Esteban Elizondok gaur aurkeztu du egitaraua eta bidelagun izan ditu Jose Luis Franzesena eta Itziar Urbieta organistak eta hiru udalerrietako ordezkariak.

Azkoitian zikloa larunbat honetan irekiko du Donostiako Kontserbatorioko irakaslea eta Koruko Santa Maria Basilikako organo-jole titularra den Loreto Aramendij eta Arv-Vocem abesbatzak. Azken hiru hamarkadetan Donostiako Orfeoiaren zuzendari den Jose Antonio Sainz Alfarok zuzentzen du Arv-Vocem abesbatza. Hitzordua urriaren 6an izango da Azkoitiko Parrokian, 20:00etan.

Bost hilabeteko prestakuntza ibilbidea izango da eta partaideek "Harakintza eta Haragikien elaborazioa" izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, "Harakintza eta Haragikien elaborazioa" izeneko 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu da ikastaroa.

Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko. Ikastaroa erabat doan izango da.

Mahaian Marijose Arregi Euskara zinegotzia, Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga eta Euskara Mahaiko Mari Jose Zubia. Zutik udal ordezkariak eta Euskara Mahaiko kideak.

2014tik 2018ra bitartean, euskararen kale erabilera 7,6 puntu igo da. Alegia, %61,3tik %68,9ra. Igoera nabarmena da, Horixe da uda aurretik justu Soziolinguistika Klusterrak eginiko azterlanaren ondorio nagusia. Gaur eman dira ezagutzera maiatzean egindako kale neurketaren emaitzak, klusterreko teknikari Belen Urangaren eskutik. Bidelagun izan ditu Marijose Arregi Euskara zinegotzia eta Euskara Mahaiaren izenean, Naroa Olalde.

Marijose Arregik esan du azkenaldian ahots adituek zabaldu izan diguten mezu orokorra euskararen ezagutza mailak nabarmen egin duela gora azken urteetan, baina tamalez erabilerak behera egin duela edo ez behintzat gora neurri berean. “Zer eta Azkoitian berriz ikusi dugu erabilera altxa egin dela! eta zoriontzeko berria da, zeren euskararen gorakada eta arrakasta gizarte osoaren ahaleginaren ondorio dira. Beraz, uste dut, gaur herritarrak zoriondu behar ditugula eta bide beretik jarraitzera animatu. Horixe da goiburu nagusia: euskararen erabilerak gure herrian gora egin du!”.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25