Larunbatean, azaroak 10, Oroimenaren Eguna ospatzeko Udalak bost minutuko elkarretaratze isilean parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritarrei ekimenarekin bat egitera gonbidatuz.

Ekitaldia Intsausti Jauregi aurreko lorategian izango da, 2007ko martxoan inauguratu zen “Oroimenean” eskulturaren ondoan, hain justu, eguerdiko 12:00etan.

Bost minutuko isilunearen ostean, “Oroimenean” eskulturari lore eskaintza egingo zaio herriko biktima guztien memorian. 

 

Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du Udaleko Berdintasun sailak azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, Emakundek “Berdintasunerako Gunea”ren baitan eskaintzen du gune edo autobus ibiltaria eta Azkoitian izango da bihar eta etzi, azaroaren 7an eta 8an, hain zuzen. Parrokia aurrean egongo da eta ikasleak bertaratuko dira hezkidetza inguruan hausnartzera.

Hurrengo hitzordua “Kabi biluziak” dokumentalaren proiekzioarekin dator. Hilaren 19an izango da emanaldia Elkargunean 17:00etan. Virginia Senoslainen eta Juan Luis Napalen zuzendaritzapean, filmak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen errealitate tristea erakusten du. Emakume horien eta tratu txarren aurkako borrokan adituak direnen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.

Gurasoei ezagutaraztea familia barruko komunikazioaren garrantzia eta jarraibideak ematea hori hobetzeko. Horixe da Udaleko Gizarte Zerbitzuen eskutik azaroaren 7an abiatuko diren Guraso Eskolako saio berrien helburua.

Adikzioak edota bullyinga eta ziberjazarpenaren prebentzioa landu izan dira aurreko edizioetan eta oraingoan komunikazioan sakonduko dute. Saioetan komunikazioak zer nolako eragina duen harremanetan azalduko da eta modu egokian gauzatzeko estrategiak eta baliabideak landuko dira, gurasoei orientabide gisa lagungarriak suertatuko zaizkienak, hain zuzen.

Josu Arroitajauregi Argazki Bildumako irudiek osatzen dute Torre Zuri aretoan ikusgai dagoen “Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa. Udaletxeko artxibozaina den Imanol Mujika arduratu da erakusketaren antolaketaz Jose Valderrey argazki eta ikerlariarekin elkarlanean. Irudiek orain dela 50-70 urte inguruko Azkoitia eta azkoitiarren bizimodua nolakoa zen erakusten dute, orduko testigantza gaur egunera ekarriz.

Atzo inauguratu zen erakusketa eta azaroaren 18ra arte bisitatu ahalko da ostegunetik igandera bitartean. Ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara, larunbat eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara- Igandetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldia hasteko eta Azkoitiko Udalak beste bultzada bat eman nahi izan dio, ahobiziak eta belarriprestak aktibatzera eta herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatuz.

Azaroaren 24an izango da aurten danborrada San Andres jaien egitarauaren baitan eta entseguekin datorren astelehenean, azaroaren 5ean, hasiko dira. Gurea pilotalekuan izango dira astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara eta larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Antolatzaileek gogorarazten dute norberak eraman behar duela danborra lotzeko gerrikoa.

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udalaren 4 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

3.- 2018 ekitaldiko 2 zenbakidun konpromiso kredituaren hasierako onespena.

4.- 2019 ekitaldirako Taxien tarifen onespena.

5.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko EH Bildu udal taldeko ordezkariaren izendapena.

6.- EH Bildu udal taldeak pentsioei buruz aurkeztutako mozioa.

7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

8.- Galde-erreguak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroak 14, asteazkena, 18:30ean, Elkargunean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 12 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Honako telefono zenbakira deitzea: 605757687

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25