Xabier Munibe Ikastolako LH4ko bi talde bisitan izan dira udaletxean. Javier Zubizarreta alkatearekin eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregirekin bildu dira. Udalbatza nola osatzen den azaldu diete eta batzar aretoa, alkatearen bulegoa eta sail ezberdinak ikusteko aukera izan dute gaztetxoek. Artxibategian, esaterako, Azkoitiko herriaren sorrerako 1324ko hiri-gutuna ikusi eta irakurri dute. Jakin-mina erakutsi dute eta hainbat proiektuz galdetu die alkateari. Poltsikoak goxokiz betetxeko ere aprobetxatu dute hautetsontzia karameluz beteta aurkitu baitute.

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan antolaturiko bi jardunaldietatik azkena urriaren 25ean izango da "Merkataritza: Negozioen balorazioa eta eskualdaketa" izenburupean.

Hitzordua Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da 14:30etik 16:30era. Jardunaldian zehar, negozioen balorazio ekonomikorako irizpideak nahiz hauen eskualdatzean aintzat hartu beharreko xehetasunak aurkeztuko dira. Era berean, kontzeptu teorikoak egoera praktiko eta errealen aurkezpenarekin aberastuko dira. Jardunaldia gidatzeaz PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llona.

Euskaraldia gerturatzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera zabaldu da. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik, online egin daiteke www.euskaraldia.eus orrian sartuta. Bestetik, helburu berarekin herriko hainbat tokitan izen-emate orriak eta kutxak jarri dira.

Ondorengo guneetan eman daiteke, beraz, izena: Elkargunean, Udal Liburutegian, anbulategian, Floreaga Ikastetxean, Xabier Munibe ikastolan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan, Azkoitia BHIn, Txerloia Futbol zelaian, AEKn, Bizkargi Musika Eskolan, udaletxeko harreran, Plaza Ondo Jubilatu Elkartean, San Jose Egoitzan eta Odol Emaileen egoitzan.

Urola Erdiko trikitixaren fenomenoa jasotzen duen dokumentala lantzen ari dira eta 2019ko udazkenean ikusi ahalko da emaitza. Gaur aurkeztu dute ekimena Azkoitiko udaletxean sustatzaile eta babesleek. TrikiGiro elkartea eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba ari dira proiektua garatzen hainbat norbanakorekin batera, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen laguntzarekin.

“Zaindu –esan du Sonia Vazquez Kultura zinegotziak- behar dugun ondarerik baldin badugu Urola Erdian, hori trikitixarena da. Ukaezina da trikitiak herri honi izena eta izana eman dizkiola eta dokumentalak balioko du ondare hori balioan jartzeko eta gure ondorengoei hemen izan diren eta diren trikitilarien ekarpena ezagutarazteko eta transmititzeko”.

Hizkuntza Eskolaren Azkoitiko gela desplazatuetan 193 lagunek hasi dute 2018-19 ikasturtea. Hizkuntzak ikasteari ekin diotenen artean 101 emakumezko eta gizonezkok ingelesa hautatu dute maila ezberdinetan. Eskolan B1.1, B1.2 eta B2 mailak eskaintzen dira ingelesean. B2 taldea da jendetsuena 56 lagunekin.

Nobedadeen artean, aipatzekoa da aurtengo ikastaro eta tituluen eskaintza. Izan ere, alemanean A1 mailari A2 gehitu zaio eta estrainekoz, frantseseko eskolak ematen hasi dira, A1 mailan.

Eguraldi ona dagoela iragarrita ikusita, Udalak hirugarren autobus bat jartzea erabaki du ostiralean Elosuko Mendi Ganadura joan nahi dutenentzat. Aurreko urteetan bi autobus txiki ibili ohi dira bueltaka eta puntako orduetan ilarak sortu ziren iaz. Horregatik, aurten hiru izango dira bueltaka ibiliko diren autobusak.

Goizeko 9.00etatik iluntzeko 20:30era eskainiko da zerbitzua. Lehenengo autobusa goizeko 9:00etan irtengo da Eroski txiki aurretik eta azkena Elosutik Azkoitira, 20:30ean.

Urtero bezala, Udalak autobusak ipiniko ditu ostiralean, urriaren 12an, Elosuko Mendi Ganadu Ferira joan-etorria egiteko. Bi autobus ibiliko dira etengabe bueltaka. Goizeko 9.00etan aterako da lehenengo autobusa Eroski txikitik eta azkena Elosutik Azkoitira iluntzeko 20:30etan aterako da.

Aurreko urteetan bezala, Udalaren euskara zerbitzuak laguntza ekonomikoak eta teknikoak bideratuko ditu euskararen presentzia areagotu nahi duten establezimenduentzat. Eskaerak euskara sailean aurkeztu beharko dira eta horretarako azken eguna urriaren 31 da.

Merkatariek laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, webgunea, programa informatikoak edota publizitatea euskaraz egiteagatik.

Halaber, diruz lagunduko da kanpoko errotuluak eta materiala, hala nola, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, e.a. euskaratzea.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22