Atzoko ez ohiko udal osoko bilkurak 2019ko aurrekontu orokorrak onartu zituen. Udalaren aurrekontua hurrengo ekitaldirako 15.400.000 eurokoa izango da eta aurrekontu kontsolidatua, 15.673.327 eurokoa. Orokorrean, kontuak kontinuistak dira baina inbertsioen partidak igoera garrantzitsua izango du.

Udalak inbertsioetarako 2.088.860 euro bideratuko ditu. Hau da, aurrekontuaren %13,56a. Hainbat proiekturen erredakzio lanak sartu dira, esaterako, igerilekuen handitzearena edota Plazaberriko berritze proiektuarena. Halaber, Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko azterturiko 1.go eta 2. faseen proiektuen idazketa ere egingo da. Eragina hirigintzan duten partidak dira baina irisgarritasunaren kasuan, ukaezina da giltzarri dela pertsonen inklusio sozialerako eta euren ongizatea bermatzeko.

Goiko irudian ikus daiteke bozka gehien jaso dituen proposamena. 

Badakigu jada Gaztanenean eraikiko den parke estaliak ze itxura izango duen barrutik. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1,2,3 eta 4ko ikasleek hiru proposamenen artean egin dute aukeraketa eta goiko irudian ikus daitekeena gailendu da eta alde handiarekin. Guztira 742 neska-mutilek hartu dute parte aukeraketan.

Irabazten atera den proposamenak 584 bozka lortu ditu, 94 eta 64 berriz, beste bi proposamenentzat izan dira.

Tags: ,

Joseba Diaz atletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren saria. Merituak sobera ditu. Aurten Euskal Herriko kilometro bertikaletan txapeldun suertatu da eta hainbat garaipen etxeratu ditu mendiko lasterketetan. Urteko Kirolari Onenarekin batera, kirol modalitate bakoitzean aurtengo denboraldian gailendu diren emakumezko eta gizonezkoak ere omendu dira. Guztira 15 kirolarik jaso dute oroigarri eta diploma bana egindako lorpenengatik. Udaletxeko udalbatza goraino bete da gure kirolariak txalotzeko eta zoriontzeko.

Tags:

Karan haur arropa dendak eskuratu du 22.Erakusleiho Lehiaketaren epaimahaiaren lehenengo saria eta baita herritarren saria ere. Bigarren eta hirugarren sariak Ostadar optikarentzat eta Aizterri dekorazio dendarentzat izan dira, hurrenez hurren. Lau sari horiez gain, bosgarren bat ere banatu da. Herrixen Elkartearen saria Iturria Parafarmaziarentzat izan da.

Badakigu jada ze itxura hartuko duen Idiakez Ederra Etxeak Visesa sozietate publikoak bertan Babes Ofizialeko 16 etxebizitza eraikitakoan. Ondarearen zaharberritzean espezialista den Mikel Landa arkitektoak gaur aurkeztu du Elkargunean eraikinerako garatzen ari den proiektua, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Visesako zuzendari Carlos Quindosekin batera. Halaber, hizpide izan dute etxea hustu aurreko eta egungo egoera. Nahi eta nahi ez, herritarren interesa eta jakin-mina pizten dituen proiektua da, urte luzeetan ezin izan baitzaio irtenbiderik aurkitu eta beraz, gaur Elkarguneko aretoa bete egin da.

Instalakuntza Duinak Taldea azterketa berri bat burutzen ari da eta etorkizuneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko parte-hartze prozesua abiatu du Udalarekin elkarlanean. “Helburua da herritarrek igerilekuko aspektu ezberdinen inguruan duten iritzia jasotzea (irisgarritasuna, erabilpena, aldagelak…), horrela, gaur egun igerilekuak dituen hutsuneak identifikatuko ditugu eta etorkizunean izango dugun igerileku berriak herritarren beharrak asetzeko nolakoa izan beharko lukeen ondorioztatuko dugu”, dio taldeak.

Tags: ,

Javier Zubizarreta alkateak eta Urretxuko Jon Luqui alkateak prentsa agerraldia egin dute Markel Olano diputatu nagusia eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua buru dituztela, bi herriak lotzen dituen GI-631 errepidea hobetzeko proiektua aurkezteko. Guztira 45,5 milioi euroko aurrekontua dute lanek eta hiru fasetan burutuko dira. Datorren urtean Aizpurutxon oinezkoentzat pasabidea eraikiko da eta errepidea hobetzeko lanei ekingo zaie. Izan ere, lehen faseari dagokion bide tartearen exekuzio proiektua egina dago eta tramitazioa eta desjabetzak eginda geratuko dira 2019an, obrak exekutatu ahal izateko.

"Aspaldiko ilusioa da Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea hobetzea. 2015etik lan asko egin dugu Foru Aldundiarekin batera eta gaur diputatu nagusiak emandako albistea pozgarria da oso Azkoitiko herriarentzat. Hasiera ikusten diogu eta ea behin hasita, hiru faseak garatzera iristen garen", esan du Javier Zubizarreta alkateak. Azkoitiko bizilagunentzat GI-631 bereziki garrantzitsua da Zumarragako ospitalerako bidea delako. Baita, Beasain-Bergara arteko autobiara, N-1 eta AP-1 errepideetara sarbidea ahalbidetzen duelako ere. 

Tags: ,

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du Gabonak direla-eta Azkoitiko Garbigunea itxita egongo dela abenduaren 21etik urtarrilaren 1 arte. Horregatik, Garbiguneko hondakinak Lapatxeko Garbigunera eraman beharko dira.

Lapatxeko Garbiguneko ordutegia eta harremanetarako bideak:

Helbidea: Errezilbidea z/g, 20730 Azpeitia

Telf: 943815505

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 15:00-18:00; larunbatetan 9:00-13:00

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25