Titzana Teatro konpainiak gaztelaniazko “La Zanja” antzezlana taularatuko du larunbat honetan, urtarrilaren 12an, Azkoitian. Ikuskizuna Diego Lorca eta Pako Merino aktore eta ekoizleek sortu, zuzendu eta antzezten dute. Tragikomediak Latinoamerika eta Europaren arteko erlazioa hurbiltzen dio ikus-entzuleari. Baztartxo Antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerak sei eurotan egongo dira salgai. Antzezlanak herri txiki bateko alkatea den Alfredo eta meatzaritzako multinazional bateko teknikaria den Miquelen arteko istorioa jasotzen du. Urrezko esplotazioaren inguruko anbizio eta aukerek bizilagunen arteko harremanak aldatuko ditu, bi protagonistak muturreko esperientzia batera eramanez, mendeak lehenago Pizarro eta Atahualpa elkartu ziren lur berean.

Tags:

Gazte Astearen baitan antolaturiko Patata Tortilla Lehiaketan 21 taldek hartu dute parte eta guztira 18 tortilla aurkeztu dituzte. Epaimahaiaren iritziz, tortillarik hoberena Helene Lizarraldek, Sara Fatehk eta Jone Zabalak egindakoa izan da. Hirukotea txapeldun! Zorionak!

Tags:

Ordu gutxi falta dira "Ekarrikoooo" oihukatzeko irrikitan dauden umeentzat. Urtero legez, gau magikoan erregeek lana soberan izango dute. Erregeen Kabalgata arratsaldeko 19:30ean aterako da etzi Santa Klarako komentutik. Aurretik, Errege Magoen pajeak eliz atarian egongo dira eskutitzak jasotzen arratsaldeko 16:30etik aurrera. Kabalgatak ohiko ibilbidea egingo du. Santa Klaratik Plazaberrira joango da eta handik Plaza Nagusira, hantxe egongo da Herodesen Jauregia. Plazatik Goiko Kale zeharkatu eta Ibai Ondotik berriro eliza aurrera joango da kabalgata Ama Birjinari eskaintza egitera. 

 

“Bihotzez, gogoz ta arimaz eskatzen badituzu ametsak, ametsak egi bihurtuko zaizkizu”. Horixe da Gontzak Mendibilen azken sormen lana borobiltzen duen sentipena. Umeei zuzenduriko ikuskizun musikala da “Gau Magikoa Kai, Mai, Koa” eta urtarrilaren 4an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian eszenaratuko dute.

Sarrerak bihar, azaroak 29, egongo dira salgai Baztartxoko leihatilan 15:30etik 18:30era. Agortzen ez badira, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, udaletxeko kultura sailean eskuratu ahalko dira.

Tags:

Atzoko ez ohiko udal osoko bilkurak 2019ko aurrekontu orokorrak onartu zituen. Udalaren aurrekontua hurrengo ekitaldirako 15.400.000 eurokoa izango da eta aurrekontu kontsolidatua, 15.673.327 eurokoa. Orokorrean, kontuak kontinuistak dira baina inbertsioen partidak igoera garrantzitsua izango du.

Udalak inbertsioetarako 2.088.860 euro bideratuko ditu. Hau da, aurrekontuaren %13,56a. Hainbat proiekturen erredakzio lanak sartu dira, esaterako, igerilekuen handitzearena edota Plazaberriko berritze proiektuarena. Halaber, Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko azterturiko 1.go eta 2. faseen proiektuen idazketa ere egingo da. Eragina hirigintzan duten partidak dira baina irisgarritasunaren kasuan, ukaezina da giltzarri dela pertsonen inklusio sozialerako eta euren ongizatea bermatzeko.

Goiko irudian ikus daiteke bozka gehien jaso dituen proposamena. 

Badakigu jada Gaztanenean eraikiko den parke estaliak ze itxura izango duen barrutik. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1,2,3 eta 4ko ikasleek hiru proposamenen artean egin dute aukeraketa eta goiko irudian ikus daitekeena gailendu da eta alde handiarekin. Guztira 742 neska-mutilek hartu dute parte aukeraketan.

Irabazten atera den proposamenak 584 bozka lortu ditu, 94 eta 64 berriz, beste bi proposamenentzat izan dira.

Tags: ,

Joseba Diaz atletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren saria. Merituak sobera ditu. Aurten Euskal Herriko kilometro bertikaletan txapeldun suertatu da eta hainbat garaipen etxeratu ditu mendiko lasterketetan. Urteko Kirolari Onenarekin batera, kirol modalitate bakoitzean aurtengo denboraldian gailendu diren emakumezko eta gizonezkoak ere omendu dira. Guztira 15 kirolarik jaso dute oroigarri eta diploma bana egindako lorpenengatik. Udaletxeko udalbatza goraino bete da gure kirolariak txalotzeko eta zoriontzeko.

Tags:

Karan haur arropa dendak eskuratu du 22.Erakusleiho Lehiaketaren epaimahaiaren lehenengo saria eta baita herritarren saria ere. Bigarren eta hirugarren sariak Ostadar optikarentzat eta Aizterri dekorazio dendarentzat izan dira, hurrenez hurren. Lau sari horiez gain, bosgarren bat ere banatu da. Herrixen Elkartearen saria Iturria Parafarmaziarentzat izan da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25