Javier Zubizarreta alkateak eta Urretxuko Jon Luqui alkateak prentsa agerraldia egin dute Markel Olano diputatu nagusia eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua buru dituztela, bi herriak lotzen dituen GI-631 errepidea hobetzeko proiektua aurkezteko. Guztira 45,5 milioi euroko aurrekontua dute lanek eta hiru fasetan burutuko dira. Datorren urtean Aizpurutxon oinezkoentzat pasabidea eraikiko da eta errepidea hobetzeko lanei ekingo zaie. Izan ere, lehen faseari dagokion bide tartearen exekuzio proiektua egina dago eta tramitazioa eta desjabetzak eginda geratuko dira 2019an, obrak exekutatu ahal izateko.

"Aspaldiko ilusioa da Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea hobetzea. 2015etik lan asko egin dugu Foru Aldundiarekin batera eta gaur diputatu nagusiak emandako albistea pozgarria da oso Azkoitiko herriarentzat. Hasiera ikusten diogu eta ea behin hasita, hiru faseak garatzera iristen garen", esan du Javier Zubizarreta alkateak. Azkoitiko bizilagunentzat GI-631 bereziki garrantzitsua da Zumarragako ospitalerako bidea delako. Baita, Beasain-Bergara arteko autobiara, N-1 eta AP-1 errepideetara sarbidea ahalbidetzen duelako ere. 

Tags: ,

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du Gabonak direla-eta Azkoitiko Garbigunea itxita egongo dela abenduaren 21etik urtarrilaren 1 arte. Horregatik, Garbiguneko hondakinak Lapatxeko Garbigunera eraman beharko dira.

Lapatxeko Garbiguneko ordutegia eta harremanetarako bideak:

Helbidea: Errezilbidea z/g, 20730 Azpeitia

Telf: 943815505

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 15:00-18:00; larunbatetan 9:00-13:00

Haurrei zuzenduta, Gontzal Mendibilek sorturiko “Gau Magikoa: Kai, Mai, Koa” musikalerako sarrerak aurrez jarriko dira salgai. Abenduaren 29an eskuratu ahalko dira Baztartxo antzokian, 15:30etik 18:30era bitartean. Sei euroko prezioa izango du sarrera bakoitzak.

Sarrera guztiak ez badira saltzen, hurrengo egunetik aurrera Udaletxeko kultura sailean eskuratu ahalko dira. Ikuskizuna urtarrilaren 4an aurkeztuko da Baztartxon, 19:00etan.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin bildu zen atzo Javier Zubizarreta alkatea udaletxean. Alkateak, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziekin batera, hezkuntza esparruko hainbat gai jorratu zituen sailburuarekin eta bide batez, herriko berri eman zion. Esaterako, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, eskolak, enpresak eta udalak elkarlanean egiten ari diren lana eman zion ezagutzera.

Tags:

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikinak urteak daramatza aldamioen azpian ezkutatuta. Baina egitura metalikoa desagartzeko bidean da. Gogoratzekoa da etxea jada hustuta dagoela barrutik. Bertatik 408 tona hondakin atera ziren. Begien aurrean, aldaketarik nabarmendu ez arren, ematen ari diren aurrerapausoak garrantzitsuak dira. Oraintxe bertan Visesa sozietate publikoa, bertan babes ofizialeko 16 etxebitzia eraikiko dituen erakundea, proiektua lantzen ari da. Alazne Ochandiano eta Mikel Landa arkitekoak ari dira lanean. Egurrezko ondarearen zaharberritzean espezialistak dira. Visesak, Udalarekin batera, abenduaren 21ean, datorren ostiralean, aurkeztuko du proiektua, 19:00etan, Elkargunean.

Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute gaur egindako Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek. Enpresak, ikastetxeak eta udalak bildu dira urtean zehar garatutako proiektu estrategikoen balorazioa egiteko, esku artean ditugun erronkak aztertzeko eta aurrera begirako lehentasunezko lan-lerro berriak bideratzeko.

“Edozein eraldaketak etorkizuna hausnartzea,iragartzea eta eraikitzea eskatzen du eta horretarako, eragile bakoitzak izan dezakeen esperientzia eta egin dezakeen ekarpena amankomunean ipintzeak ez du parekorik”, Javier Zubizarreta alkatearen iritziz.

Udalak gaitzespen irmoa agertu nahi du atzo Estrasburgoko Gabonetako merkatuan buruturiko erasoaren aurrean, eta polizia ikertzen dabilena terrorismoarekin loturarik ote daukan. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22