Abenduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek adierazi bezala, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen berritze eta hobetzeko lanei Aizpurutxoko zeharbideko obren izapidetzea hastearekin eman zaie. Izan ere, Aizpurutxoko lanen jendaurreko prozesua abian da atzoko, otsailaren 21eko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak jasotzen duen moduan.

Kursaal Eskura da Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udal ezberdinen  elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu honek, Kursaal Zentroak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen du: Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa hain zuzen ere.
Gaur aurkeztu du proiektua Azkoitian Kursaaleko zuzendari gerentea den Iker Goikoetxeak, Javier Zubizarreta eta Sonia Vazquez zinegotzia bidelagun dituela. “Ekimena txalogarritzat” jo du alkateak.

Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkarteak hileroko autodefentsa ikastaroa eskainiko du larunbatean, hilaren 23an. Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko asmoz antolatzen dituen ekimenen barruan eskainiko dute doako saioa, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du han. Ikastaroa Elkargunean izango da 10:00etatik 12:00etara bitartean. Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, hilero eskaintzen du saio bat eta formakuntza fisikoa zein mentala lantzen da. 

Tags:

Martxoaren 10ean, Donostiko Lilatoira joateko autobusa jarriko du Udalak, Ttipi Ttapa elkartearen eskaerari erantzunez. Autobusa 8:30ean aterako da Julio Urkixo 3tik, Consum dagoten tokitik. Bueltatzeko ez da autobusik egongo. Zerbitzua joateko izango da.

Autobusean joan nahi dutenek Elkargunean eman beharko dute izena gaurtik hasita.

Udala sare metalikoak jartzen ari da lurrean egon daitezkeen plastikoak ibaira erortzea saihesteko, haizearen edo beste edozein mugimenduren ondorioz. Sarea lurzoruaren eta barandaren azpikaldearen artean jartzen da tarterik gera ez dadin eta ondorioz, haizeak mugitzen dituen plastikoak ez daitezen zulotik erori, Miguel Angel Bastida zinegotziak azaldu duen moduan.

Ibaia garbi mantentzeko neurrietako bat da, kutsadura murrizteko eta dugun baliabide garrantzitsuena babesteko.

Tags:

Zabalik dago jada inauterietako Mozorro Lehiaketan eta Taberna Apainketa Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea. Parte hartu nahi izanez gero, Udaletxeko Harrera Bulegoan eman behar da izena. Horretarako azken eguna martxoaren 1a izango da

Larunbateko mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestetik, partaideak martxoaren 2an, 19:30etik 20:30era, eliza ataritik pasa beharko dute derrigorrez. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.

 

HHI-Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako zentroak egoitza berria estreinatu du. Orain arte, Elkargunean kokatua zegoen eta Bizenta Mogel kalera tokialdatu da, hain justu, lehen Orientazio eta Enplegu zerbitzuek zituzten instalazioetara. Aldaketa arrazoi bategatik egin da. Elkargunean dagoen Gazteria Zerbitzuak ez zuen behar adina espazio.

Gazteria Zerbitzuak kalitatezko zerbitzua emateko toki gutxiegi zuenez, egoera aztertu ostean, helduen eskola tokiz aldatzea erabaki zen.

Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek hasi dituzte jada plaza berritzeko obrak. Lanak, garajeetara sartzen den ura ekiditeko dira.

Lan hauek aprobetxatuz, Udalak argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu.

Halaber, orain dauden zuhaitzak atera eta beste gune batean landatuko dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25