“Azkoitia Lagunkoia” ekimenak atzo Azkoitian egin duen diagnostikoaren emaitzak partekatu zituen herritarrekin, hainbat proposamen mahaigaineratuz herritar guztiak, eta bereziki, adin nagusiko pertsonak hobeto bizi daitezen.

Diagnosia egiteko hainbat informazio iturri erabili dituzte baina garrantzitsuena herritarrei eginiko galde-sorta izan da, 589 emakumezkok eta gizonezkok hartu baitzuten parte. Horretaz gain, taldea aspalditik ari da lanean eta topaketak hilero egiten dituzte. Horren adierazgarri dira pertsona nagusientzat antolaturiko teknologia berrien edo emozioen inguruko tailerrak edota herriko establezimenduak lagunkoiak izateko gauzatutako kanpaina.

Martxoaren 7an, hurrengo ostegunean, Intsausti Jauregian “Inaziotar Bidea Euskadin” dokumentala aurkeztuko da. Aipatu bidea Azkoititik igarotzen da bere lehen kilometroetan eta dokumentalean gure herriak badu bere protagonismoa eta eragina. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da. Aretoak plaza kopuru mugatua duenez, gehienez 50 bat lagunekoa, emanaldira joateko aurrez erreserba egitea eskatzen da. Bi modutara har daiteke aurrez tokia: 943 85 71 70 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua vidalita erreferentzia gisa DOCUMENTAL CAMINO IGNACIANO jarrita.

Atzoko udalbatzak martxoaren 8aren bueltako erakunde adierazpena onartu zuen. Testua EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren aldeko bozkekin onartu zen. Azkoitia Bai abstenitu egin zen. Testuan zaintza lanetan jartzen da fokua eta lan hori eremu pribatutik atera eta sozializatzearen beharra aldarrikatzen da, “gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak” hartuz. Horra adierazpenaren eduki osoa: 

Hizkuntza Eskolak ateak zabaldu zituenetik, bertako eskaintza etengabe zabaltzen joan da. 2016-17 ikasturtean ingelesa irakasten hasi ziren eta hurrengo bi ikasturtetan alemana eta frantsesa gehitu dira. Datorren ikasturteari begira, ikastaro eskaintza zabaltzeko konpromisoa hartu du Hezkuntza sailak. Hori horrela, estraineko aldiz euskara ere ikasi ahalko da Gaztanenean. C1 maila emango da. Ingelesean ere, aurten B2 gainditzen dutenek aukera izango dute C1 mailan ikasteko. Orain arte, C1 maila egin nahi zutenek Eibarrera joan beste erremediorik ez zuten.

Batzuk dagoeneko prest izango dute mozorroa eta beste batzuk, azken momentuan arakatuko dituzte ganberako armairu eta bestelakoak. Denetariko pertsonaiak nagusituko dira kaleetan ostiralean eta larunbatean. Ostirala bereziki haur eta gaztetxoei zuzendutako eguna izango da. Ikastetxeen kalejira eta merienda ostean, Oihan Vegarekin dantzaldiaz gozatzeko parada izango da arratsaldean Herriko plazan 21:30etik aurrera Disko Festa egingo da Elkargunean DJ Xabi Fest-en eskutik. Mozorro lehiaketa ere egingo dute, urtero legez.

Udalak Zalduntxoen kalea, Beidazar eta Nemesio Otaño kaleetako hainbat tartetan espaloiak konpontzeko lanak esleitu ditu 182.428,99 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren aurrekaldeko espaloia eta Ertzaintzaren eraikina inguratzen duen espaloia guztiz berrituko dira, Beidazar kaleko aldapatik hasi eta Nemesio Otaño kaleko eskaileretaraino.  

Lanen iraupena bi hilabetekoa da aurreikuspenen arabera eta jarduketak ur saneamenduko azpiegituren berritzea ere barne hartzen du, euri urak eta ur fekalak bananduz.

Azkoitia Lagunkoia” ekimenak diagnostikoa landu du Azkoitia zenbateraino den lagunkoia aztertu eta proposamen berriak jasotzeko, herria adin guztietako herritarrentzat eta bereziki, adineko pertsonentzat lagunkoiagoa izan dadin. Taldeak otsailaren 28an, ostegunean, aurkeztuko ditu diagnostikoaren emaitzak arratsaldeko 18:00etan Elkargunean. Azkoitia 2017ko maiatzean batu zen Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenera eta ordutik etengabeko lana egin du taldeak. Orain aurkeztera doan diagnosia parte-hartze prozesu baten emaitza da eta 589 lagunek hartu dute parte galdeketetan. Zortzi ikerketa eremu jorratu dituzte diagnostikoa osatzeko.

Jandonianiz plaza berritzen ari dira Udala eta bertako bizilagunak, eta espazioak aurki itxura berria izango du argazki muntaietan ikus daitekeen moduan.

Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek duela egun batzuk ekin zien obrei. Lanak, garajeetara sartzen den ura ekiditeko dira.

Lan hauek aprobetxatuz, Udalak argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu.

Tags: ,

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25