Txalo konpainiak “Zoaz pake santuan” antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, maiatzaren 4n, Baztartxo Antzokian. 19:30ean izango da eta sarrerak egunean bertan leihatilan eskuratu ahalko dira. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain dira aktoreak eta senar-emazte bikote bat hezurmamitzen dute.

Dantza izango da nagusi asteburuan Azkoitian, dantzari lotutako hainbat jarduera antolatu baitira ostiraletik igandera bitartean. Maiatzak 3an, ostirala,  gazteei zuzenduriko erromeria izango da. Larunbatean, 4an, Dantza-Jauziak eskainiko dira eta dantza gustuko duten herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Asteburua borobiltzeko, berriz, igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko da.

Udaberriko Musikaldiaren XXVIII.en edizioa larunbatean, maiatzaren 4an, hasiko da eta Santa Kutz komentura musika eramango du hileko lau larunbatetan. Aurtengo zikloa lau eskutara izango den piano kontzertuarekin estreinatuko da, alegia, Elena Cadierno eta Mercedes Medina piano-jotzaileek osaturiko ZUGAZ taldearekin. Aita Donostia, Maurice Ravel, Alexandre Tansman edota George Gershwin konpositoreen obrak hautatu dituzte Santa Kutzen jotzeko.

Tags:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Azkoitiko,  Azpeitiko eta Zestoako Udalekin eta Iraurgi Lantzen garapen-agentziarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerrak antolatu dituzte. Azkoitian, tailerra maiatzaren 9an izango da, Elkargunean 18:30ean.

Tags:

Umeak ez ezik, gazte, heldu eta nagusiek ere gozatu dute aurtengo haurren danborradaz. 270 neska-mutil atera dira, dantza eta dantzaria omentzen zituen karrozaren aurretik. IKUSI HEMEN BIDEO ARGAZKI GUZTIAK

Dena prest dago biharko danborradarako. 5 eta 12 urte bitarteko 270 umek hartuko dute parte sei konpainitan banatuta, gastadore eta sukaldari txikiekin batera. Antolatzaileen esku ez dagoen gauza bakarra eguraldia da. Danbor-joleak 17:00etan elkartuko dira Balda plazan eta 17:30ean emango zaio hasiera danborradari. Eguraldi txarra egingo balu eta danborrada igandera atzeratzea erabaki, 16:00etan megafonia bidez jakinaraziko da.

Tags: ,

Gazteei ohiko bizilekua izango den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaera egiteko azken eguna ekainaren 13a izango da. Diru-laguntzak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta Udalak guztira 65.000 euro bideratuko ditu laguntzetara aurrekontu orokorretan aurreikusitako moduan.

Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak pertsona nagusiei egokitutako etxebizitzen inguruko hitzaldia antolatu dute. “Etxebizitza arloa adinekoentzat lagunkoiagoa egiteko proposamenak” izenburupean, Donostia Lagunkoiaren arduradun Eva Salaberriak eskainiko du saioa.

Hitzaldia apirilaren 29an, datorren astelehenean izango da, 17:00etan, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean (Herriko plazan, Kultur Etxean). Irekia eta doakoa da ekimena.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25