Udalak martxan duen Mundukoloreak programaren bidez, hezkuntza zentrotik kanpo, LH eta DBHko ikasleei euskara ikasteko errefortzu eskolak ematen zaizkie arratsaldero. Programa  azken bi urtetan kanpotik Azkoitira bizitzera etorri diren ikasleei zuzendua dago eta helburua da gaztetxoak lehenbailehen euskara ikastea D ereduko hezkuntza sisteman integratzeko.

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen Ezkutuko Altxorrak programaren baitan, larunbat honetan, ekainaren 8an, “Azkoitia eta Ilustrazioa” bisita gidatua egingo da. Bisita gidatua eguerdiko 12:00etan izango da eta Intsausti Jauregira bertaratu beharko dute bisitan parte hartu nahi duten guztiek.

Gaur  zabaldu dituzte ateak Ugarteigarango igerileku irekiek eta irailaren 15era arte luzatuko da denboraldia. 101 egun izango dira guztira. Astelehenetik igandera goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara egongo da zabalik gunea. Dena prest dago herritarrek udaz erruz goza dezaten. Eguraldiak laguntzen badu izango dute igerilekuek arrakasta. Iaz 49.284 sarrera erregistratu ziren udan.

Udalak amaitu ditu Beidazar eta Nemesio Otaño kaleetako espaloien konpontze lanak. Berritze lanak burututa, trafikoa lehengora itzuli da. Alegia, Ertzaintzaren komisaldegitik Ibai Ondo kalera jaitsiko dira ibilgailuak. Halaber, Trenbidearen Zumardia kaleak 2 eta 4 zenbakien arten, noranzko bikoitza izango du berriro.

Erreziboak helbideratuak dituztenei jakinarazten zaie datorren ostiralean, ekainak 7, 2019ko Ondasun Higiezinen gaineko zerga kobratuko zaiela. 
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidali dira, eta ekainaren 14 rako erreziboa etxean jaso ez duen zergadunak Azkoitiko Udalaren herritaren harrera zerbitzuko bulegoan eskatu beharko du.  Borondatezko epea, errezibo hauek ordaintzeko, uztailaren 1ean amaitzen da.

 

 

 

Ipintza, Zumeta, Santa Kutz, Etxearreta, Zabaleta eta Berastegi baserriek hartuko dute parte igandean, ekainaren 9an, ospatuko den Herri Jaian. Halaber,  postuak jarriko dituzte Errezilgo dendak eta Oreka elkarteak. Sagardogileak, berriz, lau izango dira: Aburuza, Lizeaga, Añota eta Zabala. Nekazal produktuez, txahal erreaz eta sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango da. Giroak laguntzen badu, Herri Jaiak festa kutsua ekarriko du. Herri Jaia baserri mundua aldarrikatzeko eta sustatzeko sorturiko jaia da eta helburua da baserriko produktuak balioan jartzea, kontsumitzaileok bertako produktuen aldeko apustua egiteko.

Pentekoste jaiak ospatuko dituzte asteburuan Martirieta auzoan. Ostiraletik igandera bitartean, auzotarrek eta bertaratzen direnek izango dute zer gozatua.

Ostiral gauean mus txapelketa azkarra jokatuko da bikoteka: Larunbatean, hilaren 8an, afaria egingo dute eta ondoren erromeria Laja eta Lutxurdiorekin. Igandean, festei amaiera, meza nagusia eta ondorengo hamaiketakoarekin emango zaie. Trikitilariak arduratuko dira giroa berotzeaz.

Itxura berria eta erakargarria hartu du Jandonianiz plazak, bertan Udalak burututako lanak amaitu ostean. Atentzioa deitzen dute bertan jarritako koloretako loreontzi handiak. Halaber, hiri-altzari modernoak jarri dira eta mahai-jokoak dituzte. Bizilagunek edo bertaratzen direnek aukera dute xakean edota partxisean jokatzeko, besteak beste.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25