Azkoitiko Udalak antolaturiko bisita gidatuen eskaintzak jarraipena izango du asteburu honetan. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, eta Udaleko Ondar eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, gune historiko monumentala eta parroquia ezagutzeko aukera izango da. Bihar, abuztuak 3, eguerdiko 12:00etan, parrokiatik abiatuta, bisita gidatua egingo da gune monumentala ezagutzeko eta etzi, igandean, parrokian bertan izango da bisita eguerdiko 12:00etan.
Andramaixetako bazkarietarako izen-ematea abuztuaren 7an, datorren asteazkenean, zabalduko da, bai hilaren 16an, Ikurriña plazan antolatzen den familien bazkarirako, eta bai abuztuaren 18an egiten den koadrilen bazkarirako. Izena udaletxeko Kultura sailean eman beharko da bertara joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta.
Zumarragarako bidean, Altzibar hiribideko 31 eta 33 zenbakien artean dagoen zebra-bidea irisgarria egiteko lanak burutu dituzte, errepidea eta zebra-bide pareko espaloi zatia berdinduz eta zegoen koska kenduz. Oztopo arkitektonikoak desagerraraztea da helburua.
Bihar, larunbata, Esti eta Olatz Zeanuriko bikote abeslariak kantaldia ematekoa zuen 19:30ean Plazaberrin, baina emanaldia irailaren 21era atzeratu da. Atzerapenaren arrazoia eguraldia da. Biharko euria dago iragarrita eta Kultura sailak kantaldia bertan behera uztea erabaki du.
Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, astebururako bada proposamenik. Larunbatean, uztailak 27, Herriko plaza ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Besteak beste, udaletxea, azoka, jauregiak eta Azkoitiak pilotarekin duen lotura izango ditu hizpide bisita zuzenduko duen Juan Bautista Mendizabalek. 12.00etan izango da bisita eta parte hartu nahi dutenek ordu horretarako Herriko plazara hurbildu beharko dute.
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du gaur goizean Atzegi elkartearekin, Gureak taldearekin eta Gureak Fundazioarekin desgaitasun intelektuala duten pertsonen lan eta gizarte inklusioa bultzatzen jarraitzeko xedez. Hitzarmen honek Azkoitiko Udalak desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko duen konpromisoa berresten du.
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko Hirigune Historikoko Plan Bereziaren 3. aldaketaren behin behineko onespena.
3.- Ohiko batzorde informatiboen bilkuren maiztasuna aldatzea.
Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea uztailaren 26 artekoa da. Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabetetarako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osorako.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||