Berriak

Berriak

Tortila onena, Usabiaga, Aierdi eta Gerrerorena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/03, Osteguna - 13:50

tortilatx.pngUnai Usabiaga, Jon Joseba Aierdi eta Jon Gerrerok egin dute 2013ko Gazte Asteko tortila goxoena. Hala erabaki du, behintzat, Pello Bastarrika alkateak eta Iñaxio Gorosabel eta Ibon Arrieta zinegotziek osatutako epaimahaiak. Guztira 14 taldek hartu dute parte beste horrenbeste tortila eginda, eta txapelketa egin ostean, guztien artean jan dituzte prestatutako tortilak. Arratsaldean mus eta eskoba txapelketa egingo dituzte, Artxamendin.
   

Erregeen kabalgatan paje gisa ateratzeko boluntarioak behar dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/03, Osteguna - 09:09

kabalgata.pngEtzi (larunbata) egingo den Erregeen kabalgatan paje gisa ateratzeko boluntarioak behar dira. Horregatik, kabalgatan antortxekin ateratzeko prest daudenei 18:30ean Santa Klarara agertzeko dei egiten die Udalak, beharrezko jantziak jantzi, aurpegia margotu eta guztia antolatzeko. Kabalgata 19:30ean hasiko da.
   

Gaur eta ostiralean, haurrentzako zine emanaldi berezia, euskaraz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/02, Asteazkena - 12:32

the-wish-fish.pngUmeentzako zine emanaldi berezian antolatu ditu Kultura sailak gaur (asteazkena) eta ostiralean. Txikienei zuzendutako bi filma emango dira, biak euskaraz. Gaur, ' The wish fish" pelikula egongo da ikusgai, eta ostiralean, "Malutatxo". Bai gaurko eta bai ostiraleko emanaldiak 17:15ean izango dira.
   

Hasi da Gaztea Astea, Scalestrix eta bideo jokoekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/02, Asteazkena - 11:06

gazteaste.pngGaurtik (asteazkena) asteburura bitartean Gazte Astea izango da herrian, Udalaren Gazteria Sailak antolatuta. Goizean hasi dira ekintzak, Artxamendin, eta dagoeneko Scalestrixean, bideo jokoetan eta ping-pong-ean jolasten ari dira haur eta gazteak. Arratsaldean, berriz, taillerrak izango dira, eta  bihar patata tortila eta mus eta eskoba txapelketa. Etzi amaituko dute Gazte Astea, futbito txapelketa eta merendolarekin. Hemen duzue egitarau osoa.
   

orrialdea: 438 / 459

<< Hasiera < Aurrekoa 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut