Urteroko egitarauari jarraituz Elkargunea itxita egongo da abuztuaren 12tik 25era. 26an zabalduko ditu ateak. 

Alderdi guztietako ordezkariek bat egiten dute ibaia zaintzearen aldarrikapenarekin eta Andramari jaien atarian dei bat luzatu dute: festetan ere ibaia errespetatu eta zaborrik ez botatzeko bertara. Udal ordezkariak Iñaki Eizagirre eta Gorka Alberdi herritarrekin bildu dira, azken hau aspalditik ari baita ingurunearen aldeko borroka partikularra egiten eta egoera hobetzeko proposamenak mahaigaineratzeko orduan, udalaren kolaboratzaile bihurtu da.

Urtean zehar urriak izaten dira San Martin ondaregunea bisitatzeko aukerak. San Martin egunean eta bisita gidatuetan ireki ohi da. Justu larunbat honetan, abuztuaren 10ean, egingo da bisita gidatua, Udalak antolatuta. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan antolatu da bisita eta udaleko Ondare eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek zuzenduko du.

Udalak 4.000 zapi berri atera ditu aurtengo Andramari jaien atarian eta larunbat honetan, abuztuaren 10ean, egingo da banaketa. Udal zinegotziak arduratuko dira zapiak banatzeaz eguerdiko 12:00etatik 13:00era bitartean Kontzejupean. Pertsona bakoitzak gehienez lau zapi jaso ahalko ditu. Zapiak doan banatuko dira.

Marea Urdinarekin elkarlanean, Udalak hainbat neurri hartu ditu datozen Andramari jaietan aniztasun funtzionala duten pertsonei gauzak erraztu eta festez gozatzeko aukera emateko xedez. Marea Urdinarekin gaia landu ostean, eta elkartearen eskakizunei erantzunez, Udalak erabaki du barraketan musika kentzea abuztuaren 14tik 18ra bitartean, bi egunak barne, 18:00etatik 19:00etara.

Visesa sozietate publikoak atera ditu lehiaketara Floreagako babes ofizialeko etxebizitzen eraikitze lanak. 3.699.221 eurotan (BEZ gabe) atera da lizitazioa. Obrak geratuta egon dira aurreko eraikuntza enpresaren eta Visesaren arteko kontratua desegin zenetik.

Aichatu Ahmed Salem eta Nayat Mustafa Hach haur errefuxiatu sahararrak dira. Aljeriako kanpamenduak utzi eta uda pasatzera Azkoitira etortzeko aukera izan dute bertako bi familiren elkartasuna tarteko. Gaur Ongizateko zinegotzi Janire Igoak hartu ditu umeak ezagutu, ekimenarengatik familiak zoriondu eta egonaldiaz galdetzeko.  

Donostiako Musika Hamabostaldiak eta Azkoitiko Udalak bat egin dute Hamabostaldiak herrian presentzia izan dezan, hiriburutik barnealdera zabalduz egitaraua. Elkarlanaren ondorio da asteazken honetan, abuztuak 7, Loreto Aramendi organista gipuzkoarrak Azkoitiko Parrokian emango duen kontzertua.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25