Larunbat honetan, uztailaren 20an, Munoaundiko Burdin Aroko Herri Harresitura egingo den bisitarekin zabalduko da udako bisita gidatuen eskaintza. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan dozena bat bisita antolatu dira irailaren erdialdera arte bertakoak eta kanpotik datozenak erakartzeko xedez, herriko txokoak ezagutaraziz. Herriko altxorren artean, hainbat dira modu sakonagoan bisitatzea merezi dutenak. Bisitak egingo dira Santa Klara komentuan, Herriko plazan, Parrokian, Balda Dorreko San Inazioren kaperan eta San Martin ondaregunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onarpena eman dio Aizpurutxoko zeharbidean oinezkoentzako lotura paraleloa egiteko proiektuari. Horrela, foru erakundeak abian jartzen du Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren lehen fasea. Errepide horren hobekuntza Aldundiaren proiektu estrategikoetako bat da legealdi honetan; horrela, Eider Mendoza foru bozeramaileak azpimarratu duenez, bete egingo da Aldundiak hartutako konpromisoa. “Errepide honen hobekuntza aldarrikapen historikoa da Urola Erdia eskualdearentzat, GI-631 errepideak Gipuzkoako Biribilgunearekin eta Zumarragako ospitalearekin lotzen baitu eskualdea. Erabaki honekin, beraz, abian jartzen dugu eskualde honekiko zorra kitatzeko prozesua”, nabarmendu du.

Munoaundiko Burdin  Aroko Herri Harresitua bisitatu nahi duenak uztailaren 20an du aukera, bisita gidatua egingo baita, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antxoka Martinezen eskutik. Berak zuzendu ditu Munoandin egin diren indusketa lanak. Parte hartu nahi dutenek Abaraxka aterpetxera (Altamira auzoa 5) azaldu beharko dute goizeko 11:00etan. Bertan elkartuko da taldea eta handik Munoaundirako bidea  oinez egingo dute bisitariek. Ordu erdi inguruko iraupena du ibilbideak eta erraza da egiteko.

Tags:

Inoiz baino partaidetza handiagoa izan du aurtengo Cricket Txapelketak. Asteburuan jokatu da Oteiza Frontoietan zortzigarren edizioa eta atzo antolatzaileak pozik agertu ziren emaitzarekin. Ongizate eta Kirol zinegotzien eskutik, Janire Igoa eta Angel Martin hurrenez hurren, jaso zituzten garaikurrak irabazleek. Lehenengo saria Gasteizek eraman du aurten, bigarrena Azkoitiak eta hirugarrena, Eibarrek. Banakakoetan, Bateatzaile Onenaren saria Yasir Alik irabazi du eta Jaurtitzaile Onenarena, Amir Hamzak.

Ibai Ondo kaletik Xabier Munibe kalera tokialdatuko da taxi geltokia. Datorren astelehenean, uztailaren 8an, egingo da aldaketa eta egun horretatik aurrera, taxi zerbitzua nahi duenak Elkarguneko tunelaren parera joan beharko du.  Garraio zerbitzuak gune berean bateratzeko helburuarekin egin da aldaketa. Horrela, ondoan egongo dira autobus eta taxi geltokiak, herritarren erosotasunerako.

Andramaixetako IX. Laburmetrai Lehiaketan izena emateko azken eguna ostiral hau da, uztailak 5. Aurten “Beldurra” izango da gai nagusia eta beldurrarekin loturikoak izan beharko dute laburmetraiak. Bestalde, filmen luzera aldatu da oinarrietan. Aurreko urteetan gehienez 4-10 minutukoak izatea eskatzen zen eta aurten 12 minutura igo dute luzera. Gehienez, beraz, 12 minutukoak izango dira lanak. Gutxiengo denborarik, berriz, ez da zehazten.

Asteburuan cricketa jabetuko da Oteiza Frontoiez, bertan 8. Cricket Txapelketa jokatuko baita. Aurten herri ezberdinetako 56 jokalarik hartuko dute parte ekimenean. Zazpi laguneko zortzi talde osatu dituzte denera herrien arabera: Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitia bi talderekin.

OHARRA: Bihar, uztailak 2 asteartea, Madinabeitia plazako igogailua ezingo da erabili, mantenimendu lanak burutu behar dituztelako. Gutxi gora-behera igogailua geldirik egongo da goizeko 8:00etatik 12:00ak ingurura arte.
 
Al Ar Az Og Or Lr Ig
22