Usadioak agindu bezala, Herriko Musika Bandak eta Txalkor Txistulari elkarteak "Alkate soinua" eskaini diote Javier Zubizarreta alkateari bere etxe aurrean Andramari egunari hasiera emateko. Euri-lanbropenan, irrifarrez eta esker onez hartu dituzte musikariak alkateak eta bere emazteak, Mari Axun Mendizabalek.

Udalbatzaren prozesio zibilaren ostean, herritarrek hain maitea duten hitzordua: Ignacio Busca Sagastizabalen "Salbea" eta Aita Nemesio Otañoren "Ave María" abestu dituzte parrokian. Goraino bete da eliza. Horra irudiak:

2019ko Andramaixek ez dute atzera bueltarik. Herriko Musika Bandak botatako txupinazoarekin lehertu da festa eta datozen bost egunetan kaleetan ez da aspertzeko tarterik izango. Udaletxeko batzar aretoa gainezka dela, Udalak omenaldia egin dio Musika Bandari mende t‘erdiko ibilbidearengatik.

Javier Zubizarreta alkateak herritar guztioi festak ondo pasatzea opa dizue. Ikusi bideoa:

Azken egunotan Azkoitiko etxe batzuetan lapurretak gertatu direla-eta, adi ibiltzeko eta norbere esku dauden neurriak hartzeko eskatu du Udaltzaingoak. Etxe batzuetan, sarrerako ateetan, marka edo arrasto batzuk azaldu dira. Armiarma sarearen itxura dute markek eta lapurrek bizilagunak etxean edo oporretan dauden jakiteko erabiltzen dituzte. Silikonazko hari mehe moduko bat izan ohi da.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek irailaren 9ra arteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea helburu duten programetara eta herrialde horietan bizi duten egoera eta arrazoiekiko herritarren interesa eta kontzientzia piztea xede duten ekimenetarako.

Udalak ahalik eta azkarren berriro martxan jarri du Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako proiektuen lehenengo eta bigarren faseen erredakzio lanaren esleipen prozesua. Lehenengo faseak Floreaga eta Zuazola arteko irisgarritasun arazoak konponduko lituzke eta bigarrenak, Zuazola eta Floreagaberri artekoak. LKS aholkularitza enpresak garatutako alternatiben azterlanak, iazko urte amaieran publikoki aurkeztu zenak, aipatu guneetan bi igogailu aurreikusten ditu.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Andramari jaiak direla eta, kartoi komertzialaren bilketarik EZ da egingo abuztuaren 14tik 16ra, asteazkenetik ostiralera. Barkatu eragozpenak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25