Berriak

Berriak

Sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko adierazpena onartu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/22, Asteazkena - 07:40

Azkoitiko Udalbatzak sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko adierazpena onartu zuen azken batzarrean. EAJk aurkeztu zuen mozioa, eta alderdi guztien onespena izan zuen. Hemen duzue onartutako testu osoa.

 

 

   

Marixako festetako zozketako zenbaki irabazlea: 5501

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/21, Asteartea - 08:40

sanixidro.pngGiro ederrean joan dira Marixako Sanixidro jaiak. Bertako auzotarren esanetan, zahar, heldu, gazte eta haurrek elkarlanean prestastu dituzte festak eta emaitzarekin oso gustura daude. Parte hartu duten auzotarrei eta festetara gerturadu direnei eskerrak eman nahi dizkie festen antolatzaileek. Eta horrekin batera, boleto zozketaren zenbaki saridunen berri eman ere bai: 5501 zenbakia da irabazlea, eta bigarren zenbakia (aurrenekoa agertzen ez bada) 4890. Irabazleak Areatzea bainu etxean 2 pertsonentzako 2 gaueko egonaldia, pentsio osoa eta zirkuitua jasoko ditu. Boleto sariduna duenai 605 77 30 60 zenbakira deitu behar du. Hemen dituzue festetako argazki gehiago.

 

   

Zurrumurruen aurkako 2. tailerra, gaur, Xabier Aierdirekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/21, Asteartea - 07:41

sostailerra.png'Kultura eta identitateak. Aurreiritziak, esterotipoak eta zurrumurruak'. Gai hori jorratuko du gaur (asteartea) Xabier Aierdi soziologoak Zurrumurruen aurkako 2. tailerraren barruan. 18:00etan hasiko da tailerra, Elkargunean. SOS arrazakeriarekin batera antolatu ditu tailer hauek Aniztasun Kontseiluak, herrian etorkinen inguruan daude zurrumurruei aurre egiteko programaren barruan.

 

   

Gu ere bertsotan programaren jaialdia, asteartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/17, Ostirala - 11:32

kartelgubertso.png‘Gu ere bertsotan' programan parte hartu duten 169 haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteartean (maiatzak 21), Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurren, ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.

 

   

orrialdea: 430 / 481

<< Hasiera < Aurrekoa 421 422 423 424 425 426 427 428 429 430 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut