Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia eta nahi duenak eskuragarri du abendura arteko Zine Bonoa.

15 eurotan, urte amaiera bitartean botako diren 5 pelikuletarako sarrerak erosteko aukera ematen du bonoak. Ikusleari pelikula bakoitza 3 eurotan ateratzen zaio.

2018-19 ikasturtean euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a da.

Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak dira, besteak beste,  Azkoitian erroldatuta egotea, gutxienez, ikastaroak irauten duen bitartean, 16 urte beteta izatea, gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko, autoikaskuntza, internet bidezko ikastaroetan, ikastaro trinkoetan eta barnetegian edota ikastaroa gainditzea.

Javier Zubizarreta alkateak Sidenor enpresa bisitatu du gaur goizean. Bertan Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak egin dio harrera. Bisitan zehar alkateak aukera izan du konpainiaren produkzio prozesua gertutik ezagutzeko, produktuen kalitatea bezala. Bisitan ijezketa eta tratamendu termikoaren eremuak ezagutu ditu alkateak eta baita akabera lantegia ere.

"Zu hemen zaude, AEK ere bai" leloarekin hasi du matrikulazio kanpaina AEK-k. Euskara praktikoa ikasi eta lantzeko aukera aparta. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (online) mailak eskainiko dira 2019-2020 ikasturtean. Ikasleek aukera dute modalitate ezberdinen artean aukeratzeko: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, mintzapraktika e.a.

Tags:

Hizkuntza Eskola Ofizialean izena eman nahi duten guztiek irailaren 18ko 13:00ak arte dute aukera, egun horretan itxiko baita matrikula epea. Aurreko ikasturtean, 2018-19an, ikasle izan direnentzat eta ekainean azterketa gainditu ez dutenentzat eta aurkeztu ez zirenentzat matrikula epea irailaren 14tik 18ra bitartekoa izango da.

Udalak uda osoan zehar eskaini ditu  bisita gidatuak bertako zein kanpoko bisitariek Azkoitia eta bertako altxorrak ezagutu ditzaten. Egitarauak irailean jarraituko du eta hilaren 8an, 14ean eta 15ean bisitez gozatzeko parada izango da udaleko Ondare eta Turismo zuzendari den Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Bisita guztiak doakoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izenik ematea. Aipatu ordu eta egunetan, hitzordu tokira bertaratzea nahikoa da.

Andramaixetako XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketara aurkezturiko lan guztiak ikusgai egongo dira Torrezuri erakustokian abuztuaren 30ean eta 31n, eta iraileko ondorengo egunetan: 1, 6, 7 eta 8. Ordutegia: 
-Ostiraletan: 18:00-20:00
-Larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 /18:00-20:00

LH3 eta DBH4ko ikasleei zuzenduta, Elkargunean ikasturte osoan zehar emango den teknologia berrietan trebatzeko ikastarorarko izen-ematea datorren astelehenean, irailaren 2an zabalduko da eta 16an itxiko da. Ikastaroari hasiera irailaren 19an emango zaio eta partaideek ikasturte guztian zehar astean behin, ordu eta laurdeneko saio bat izango dute.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25