Umore onean ari dira azkoitiarrak Koadrilla Eguna ospatzen. Sukaldariak indar guztiak jarri dituzte sukaldaritza lanetan eta itxura oneko paella atera dute. 150 kilo arroz, 112 kilo oilasko, 40 kilo txorixo, beste hainbeste haragi eta txerri saiheski, 30 kilo tipula, 30 kilo ilar eta 30 kilo piper erabili dituzte 1.500 lagunentzat bazkaria prestatzeko. Mahaietan esker oneko jatunak, Um Blem Ble oihu egiten duten bitartean. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN edo sartu albistean BIDEOA ikusteko.

Jendetzak hartu du parte Udalak deituta ostiral goizaldean gertaturiko ustezko sexu-abusua gaitzesteko egin den elkarretaratzean. Jazoera erdiguneko taberna batean gertatu zen. Kontzentrazioaren buru Javier Zubizarreta alkatea izan da alderdi guztietako udal ordezkariekin batera. 

Juanjo Altuna bergararrak irabazi du XXXVIII Inazio Iriarte Margo Lehiaketa. Bigarren saria Juan Karlos Aresti bilbotarrak jaso du eta hirugarrena, Arabako Artzienaga herriko Fernando Uretak. Aurten hamaika lan aurkeztu dira. Lan zoragarriak benetan. Zorionak!

Erakusketa

Lanak ikusgai egongo dira Torrezuri erakustokian abuztuaren 30ean eta 31n eta irailaren, 1ean, 6an, 7an eta 8an. 
Ordutegia: 

-Ostiraletan: 18:00-20:00
-Larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 /18:00-20:00

 

Plaza Ondo Elkarteak eta Udalak, urtero legez, aurten, 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrei omenaldia eskaini diete. Familiez inguratuta ospatu dute eguna omenduek eta udal ordezkariek eta Plaza Ondo elkarteko kideek oroigarri bana entregatu die zorionduz.

Gipuzkoako Blonda Lehiaketa, herri-kirolak eta XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa izan dira gaur goizean nagusi Andramari jaiekin jarraitzeko. Herriko trikitilari gazteak ere kalera atera dira eta baita erraldoi eta buruhandiak ere, azken hauek Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta. Ikusi goiza iruditan HEMEN KLIKATUTA:

Bart gauean 27 urteko emakume batek salaketa jarri du gizonezko batek genitaletan ukituak egiteagatik. Gertaera erdiguneko taberna batean gertatu da Andramari jaien erdian. Erasotzailea, 49 urteko gizonezkoa, identifikatuta eta inputatuta dago, askatasun sexualaren aurkako delitua egotzita. Erasotzaileari epaiketa azkarra egingo zaio datorren asteartean.

Jazoera tamalgarri honen aurrean, Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du eta biharko, igandea, kontzentrazioa deitu du ustezko sexu-abusua salatzeko. Elkarretaratzea eguerdiko 12:30ean egingo da Parrokia aurrean.

Umeen Barraka Eguna astelehenean izango da, abuztuaren 19an. Barraketan sarrerak euro 1ean eskuratu ahalko dira egun horretan. ​

Usadioari jarraituz eta eguzki izpiak bidelagun, Ohiko Aurreskua dantzatu dute udal agintariek herriko plazan. Jarraian, Sahatsa Dantza Taldeko dantzariak eta Umore Onako kide ohiak hartu dute plaza dantzarako. Bidelagun, Txalkor Txistulari Taldea. Ikusi argazkiak:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22