Azkoitiko herritarrek 167.948 bidaia egin dituzte MUGI txartelarekin urteko lehen sei hilabeteetan. “Iazko urte osoan –adierazi du Javier Zubizarreta alkateak- 334.116 bidaia egin zituzten Azkoitiko bizilagunek eta gaur egun, Azkoitian 5.701 MUGI txartel daude indarrean. Europako Mugikortasun Astea ari gara ospatzen. Gero eta kontzienteago gara denok aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak duen garrantziaz eta garraio publikoa erabiltzea guztion esku dago guztietan ez bada ere, bai behintzat joan-etorri askotan. Egia da Azkoitian hutsunea dugula Bilbora eta Gasteizera garraio publikoan mugitzeko, baina beste ibilbide asko egin ditzakegu autobusez”.

Eskolako Agenda 21en baitan, Ingurugelak "Baso eta zuhaitz landaketen ustiapen jasangarria" hitzaldia antolatu du. Mondragon Unibertsitateko irakasle eta biologian doktorea den Aitziber Sarobek emango du hitzaldia. Hitzordua irailaren 26an, ostegunean izango da Elkargunean, 12:30etik 14:30era. 

Hitzordu bikoitza izango da. Ostiral honetan, irailak 27, 20:00etan, Santa Klara komentuan kontzertua emango dute Argentinako Coral del Mar abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak. Sarrera doan izango da.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- 2020 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena.

3.- 2020 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena.

Hizkuntza Eskola Ofizialak plazak esleitzeko bigarren fasea zabalik du eta urriak 3ra arte egin daitezke eskabideak. Bigarren fase honetan, lehenengo fasean hutsik geratu diren plazak banatuko dira: lehenengo esleipenean plazarik gabe geratu direnen artean, salbuespeneko matrikula eskatzen dutenen artean ta lehen faseko matrikula epea bukatu ondoren eskabidea aurkeztu dutenen artean.

Jendeak erruz gozatu du Ugarteigarango igerileku irekietan. Guztira 57.745 sarrera erregistratu dira udan. Azpimarratzekoa da iazko datuekin alderatuz eman den igoera, aurreko urtean 49.284 sarrera izan baitziren. Ekainaren 6tik irailaren 15era egon dira igerilekuak zabalik, 101 egun, alegia.

Maialen Sudupe omendu da gaur goizean, igerilari azkoitiarrak aurtengo udan erdietsitako lorpenengatik. Sudupek Espainiako txapelketan Urrezko Domina  eskuratu zuen 100 metro bizkar proban eta Zilarra, 200 metroko proban. Euskadiko errekorra egin zuen bere adinekoetan.

Maialen Sudupek Kirol zinegotzi Angel Martinen eskutik jaso du oroigarra, Baztartxon Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, Zubiaurre Igeriketa elkartearen eskutik, antolaturiko Igeriketa Gala ekitaldian. Esker onez hartu du Sudupek aitorpena.

Udako oporraldia aprobetxatu da Gaztanenea Formakuntza Zentroko lehenengo solairua egokitzeko, bost gela berri erabilgarri jarriz. Bertan kokaturiko Hizkuntza Eskola Ofizialak orain arte beheko solairua soilik erabiltzen zuen, baina beharrei erantzuteko  lehenengo solairua ere eskolaren esku jarri da, eskolaren eta sor daitezkeen gainerako beharrentzat prest.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25