La empresa Juaristi continuará siendo el principal patrocinador de ISB y hoy responsables del club, patrocinadores y representantes institucionales han comparecido ante la prensa para presentar al nuevo patrocinador. En la presentación ha estado el concejal de Deportes Angel Martin para mostrar el apoyo del Ayuntamiento al club.

Iraurgi Berritzenek, eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, establezimenduen eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian.

Eskualdean, kezka sortzen duen egoera bati erantzuna ematera dator ekimena. Azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi dira honek eskualdeko herriguneetan, enpleguan nahiz ehun ekonomikoan duen eragin nabarmenarekin.

Igande arratsaldeetako umeen zine emanaldietan azkenaldian sortu diren arazoak saihesteko asmoz, bederatzi urtez azpiko umeak heldu batekin joan beharko dute Baztartxora.

Guraso askok haurrak bakarrik uzten dituzte eta filmaren amaieran jaso. Tartean, ordea, ez dute nork zaindu eta gertatu izan da Baztartxoko arduradunek umeak artatu beharra izatea.

Horregatik, Baztartxok eta Udalak eskatu dute mesedez aipatu adinetik beherako umeak heldu batez lagunduta joan daitezela. 

Atzoko udal osoko bilkurak 2020ko Ordenantza Fiskalei behin behineko onarpena eman zien. Orokorrean Udalaren proposamena da etxebizitzen eta landa lurren kontribuzioa edo Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ-IBI) bere horretan mantentzea eta iazko EAEko KPIan oinarrituz, %1eko igoera aplikatzea gainerako tasa eta zerga gehienei. Industria ondareei %1eko igoera erantsiko zaie OHZn.

Udalak Azkoitiko Mapa Morea egiteko parte-hartze prozesua abiatu du. Mapa Morea genero ikuspegitik egindako hiri-diagnostikoa da. Gaur aurkeztu du proiektua Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak, Maider Urbieta berdintasun teknikariarekin eta Patxi Galarraga arkitektoarekin batera.

Azkoitiko herritarrek 167.948 bidaia egin dituzte MUGI txartelarekin urteko lehen sei hilabeteetan. “Iazko urte osoan –adierazi du Javier Zubizarreta alkateak- 334.116 bidaia egin zituzten Azkoitiko bizilagunek eta gaur egun, Azkoitian 5.701 MUGI txartel daude indarrean. Europako Mugikortasun Astea ari gara ospatzen. Gero eta kontzienteago gara denok aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak duen garrantziaz eta garraio publikoa erabiltzea guztion esku dago guztietan ez bada ere, bai behintzat joan-etorri askotan. Egia da Azkoitian hutsunea dugula Bilbora eta Gasteizera garraio publikoan mugitzeko, baina beste ibilbide asko egin ditzakegu autobusez”.

Eskolako Agenda 21en baitan, Ingurugelak "Baso eta zuhaitz landaketen ustiapen jasangarria" hitzaldia antolatu du. Mondragon Unibertsitateko irakasle eta biologian doktorea den Aitziber Sarobek emango du hitzaldia. Hitzordua irailaren 26an, ostegunean izango da Elkargunean, 12:30etik 14:30era. 

Hitzordu bikoitza izango da. Ostiral honetan, irailak 27, 20:00etan, Santa Klara komentuan kontzertua emango dute Argentinako Coral del Mar abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak. Sarrera doan izango da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25