Berriak

Berriak

500.000 euro zertan inbertitu galdetuta, 124 proposamen egin dizkiote herritarrek Diputazioari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/10/31, Osteguna - 09:10

dipu-aurkezpen.pngGipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontu orokorraren zati bat eskualdeko herritarren esku jartzeko asmoz, prozesua hasi zuen duela hilabete inguru. 500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko aukera izan dute ordutik Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako bizilagunek, bileren, postontzien eta Internet bidez eta guztira 124 proposamen egin dituzte. Atzo egin zituzten publiko proposamen horiek Diputazioak, eta datorren asteazkenean herri batzarra egingo dute Azkoitian, horietatik zein egin erabakitzeko. Horregatik, Azkoitiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu proposamenen zerrenda aztertu (hemen duzue zerrenda) eta eurentzat egokienak direnei botoa ematera. Horretarako asteazkenean (azaroak 6) egingo den herri batzarrera azaldu beharko da, 18:30ean, Elkargunean.

   

Diputazioak 2014ko aurrekontuetan sartzeko proiektuak aukeratzeko bilera gaur arratsaldean izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/10/31, Osteguna - 09:10

dipu-aurkezpen.pngGipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontu orokorraren zati bat eskualdeko herritarren esku jartzeko asmoz, prozesua hasi zuen duela hilabete inguru. 500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko aukera izan dute ordutik Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako bizilagunek, bileren, postontzien eta Internet bidez eta guztira 124 proposamen egin dituzte. Iragan astean egin zituzten publiko proposamen horiek Diputazioak, eta gaur bertan (asteazkena) herri batzarra egingo da Azkoitian, horietatik zein egin erabakitzeko. Horregatik, Azkoitiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu proposamenen zerrenda aztertu (hemen duzue zerrenda) eta eurentzat egokienak direnei botoa ematera. Agertu gaurko batzarrera eta eman zure iritzia, 18:30ean, Elkargunean

   

Kultura ezberdinen arteko azoka egingo da asteburuan herriko plazan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/10/30, Asteazkena - 10:36

azoka-karteltx.pngMarokoko oin tornulari bat, falkoneria, euskal dantza eta herri musika, te etxea, arabiar eta afrikako dantzak... kultura ezberdinen topaleku izango da asteburuan herriko plaza. Ostiraletik  igandera (azaroaren 1etik 3ra), kultura arteko azoka izango da bertan, ohi baino asteburu luzeago horretan kale giroa animatu eta munduko kultura ezberdinak ezagutzeko. Haurrentzako jolasak eta txoko berezia ere egongo da. Bertaratu eta parte hartu!
   

Larunbat arratsaldeetan Elkarguneko gela nagusia haur eta familientzat irekiko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/10/30, Asteazkena - 08:45

gonbidapenatx.pngBadator negua eta eguraldi kaxkarra ugaritzen hasiko da hemendik aurrera. Horretaz jabetuta, eta hainbat herritarrek adierazitako beharrari erantzunez, haurrentzako gune estali bat irekitzea erabaki du Udalak: hemendik aurrera eta azaroaren 2an hasita, Elkarguneko gela nagusia zabalik egongo da larunbatero, 16:00etatik 19:30era. 8 urte bitarteko haurrentzako gunea izango da. Jolastoki estalia izango da, baina pixka bat haratago ere joan nahi du Udalak: herriko familia ezberdinak elkar ezagutzeko moduko gunea izan nahi du eta horrekin batera, gurasoen partehartzea, inplikazioa eta ahalmena sustatuko duen tokia.

 

   

orrialdea: 415 / 502

<< Hasiera < Aurrekoa 411 412 413 414 415 416 417 418 419 420 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut