Datorren astelehenean, urriaren 21ean, 9:00etan izango den Udal Osoaren Ez Ohiko Bilkuran egingo da azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa. 

Espainiako auzitegi gorenak Kataluniako prozesuari buruz emandako epaiaren aurrean, Udaleko EAJ eta EH Bildu alderdien adierazpena:

  1. Azkoitiko Udalak ziurtatzen du demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa, gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua. Hori horrela, urriak 1eko erreferenduma tresna demokratiko eta zilegizkoa izan zela, eta Kataluniak bezala Euskal Herriak ere, berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntzen lehen fasea eta Munategiko biribilgunearen obrak 2020an lizitatu eta exekutatuko dira, jarduketa biak amaituta geratuko direlarik datorren urtean. Horixe jakinarazi dio Bide Azpiegituren Kudeaketa eta Plangintza zuzendari nagusia den Mikel Uribetxeberriak Javier Zubizarreta alkateari udaletxean izandako bileran. Aurten izapideak burutu dira exekuzio obraren hasiera ahalbidetuz.

Merkatariek Azkoitia Eguna ospatuko dute larunbat honetan Herrixen elkartearen eskutik eta Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestuta. Egun osoko egitaraua antolatu da adin guztietako herritarren gozamenerako. Goizean zehar, Txu Txu trena ibiliko da herrian zehar eta tonbola egongo da Torrezuri Erakusketa Aretoan. Eguerdi partean, kontzejupean txorixo eta sagardo dastaketa ere izango da.

Larunbat honetan, urriak 19, haurrek antzerkiarekin hitzordua dute Baztartxon, 18:00etan. Benetan Be konpainiak “Inondik inora” obra antzeztuko du. Patricia Urrutiak zuzenduta, umorea eta poesia uztartzen ditu antzezlanak, zuzeneko musika eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituelarik. Lau urtetik gorako umeei zuzendutako antzerki familiarra da.

Bernhard Marx organista alemaniarrak itxiko du larunbat honetan, urriaren 19an, XX. Naizoarteko Organo Erromatikoaren Zikloa, Azkoitiko kontzertuen programari dagokionean. Hitzordua 20:00etan izango da Parrokian eta sarrera ohi bezala doan izango da. Marxek, publikoa ohitua duen birtuosismoarekin, André Raison, Jean-Francois Dandrieu, Hector Berlioz eta Charles-Marie Widor konpositoreen obrak interpretatuko ditu.

Mugikorraren edo bideojokoen gehiegizko erabilera egiteak, sare sozialak erabiltzea arriskuak aintzat hartu gabe edota pribatutasunari jaramonik ez egiteak ondorio latzak ekar ditzake. Horren aurrean, lehen urratsa ezjakintasunetik ihes egitea da. Horregatik, Gazteria sailak hitzaldi eta tailer sorta bat antolatu du haur, nerabe eta gurasoei zuzenduta. Gaur aurkeztu dute ekimena Gazteriako zinegotziak eta teknikariak, Sonia Vazquezek eta Pello Larrañagak hurrenez hurren, eta Pantallas Amigas elkarteko kide Leire Lausenek.

Abian dira landa eremuan ematen den berrikuntza saritzeko bi urtez behin antolatzen diren Urkome Sariak. Aurtengoa VI. edizioa da eta gaur aurkeztu dute Azkoitian. “Bi balio azpimarratu nahiko nituzke: berrikuntza eta ekintzailetasuna. Proiektu berriek esperantza ekartzen dute, aurrera egiteko bidea irekiz”, esan du Javier Zubizarreta alkate eta Iraurgi Berritzenen presidenteak, “erakundeen arteko elkarlana” ere azpimarratuz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25