Helduen danborradako jantziak oraindik bueltatu gabe dituztenei entregatzeko eskatzen zaie, baldin eta datorren azaroaren 23ko danborradan ez badituzte erabili behar.
Udalak eta elkarteek eginiko eskaera da oraindik badirelako etxeetan jantziak eta beharbada ez dituztelako aurtengo danborradan beharko. Kasu horretan, arropak Udaletxeko kultura sailean bueltatu beharko dituzte edo elkarte bakoitzeko arduradunari eman.

Lur Usabiagarekin ipuin kontaketa saioa izango da datorren larunbatean, urriaren 26an, Aizkibel Liburutegian. Hitzordua goizeko 11:30ean izango da eta “Lukaren bidaia” izenburupean, saioa lau urtetik gorako umeei zuzendua da.

Merkataritza txikia balioan jarri eta herriko establezimenduei arnasa ematearen garrantziaz jabetzeko antolatu da gaur II. Azkoitia Eguna. Tren Txu Txuak, pintxo dastaketak eta arratsaldeko puzgarri eta jolasek festa giroa ekarri dute kalera. Komertzio txikiaren eta gure kontsumo ohituren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du ekimenak.

Mugikorraren, bideojokoen eta sare sozialen erabilera segurua eta neurtua egiteko Gazteria sailak antolatu dituen tailerretatik lehenengoa egin dute gaur Artxamendi Topalekuko gaztetxoek. Hainbat aspektu jorratu dituzte, hala nola, erabilera denborak, gurasoen kontrola, aztarna digitala edota pribatutasuna. Erabilera desegokiak ekar ditzakeen ondorioak azaldu zaizkie.

Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalekin bat eginda, antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak eskura jartze aldera, doako autobus zerbitzua eskaintzen du Donostiatik joan-etorria egiteko. Hurrengo proposamena azaroaren 12rako da eta Hamburgoko auditorio berri enblematikoko NDR Elbphilharmonie Orchestra, Alemaniako orkestra garrantzitsuenetarikoak emango du kontzertua, Leonidas Kavakos biolinista karismatikoarekin batera. Kavakos bakarlari gsia arituko da.

Iraurgi Berritzen, eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Establezimenduen Eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian. Lan lerro hauek hiru jarduera ezberdinetan zentratuko dira: Merkataritza establezimenduak, industria enpresak (ETE-ak) eta eraikuntzako gremioak. Eskualdean, azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi dira honek, eskualdeko herriguneetan, enpleguan nahiz ehun ekonomikoan duen eragin nabarmenarekin.

Iñigo Dierez azkoitiarraren "Katu" liburuaren aurkezpenarekin eman zaio hasiera Mintzalagun programaren aurtengo ikasturteari. Atzo izan zen aurkezpena eta 25 lagun inguru bildu ziren ekitaldian. Mintzalagun egitasmoa tarteko, euskaldun berriek euskaldun zaharrek dedikatzen dioten denborari esker, euskara praktikatzeko aukera dute aisialdiko testuinguru batean. Urte osoan eman daiteke izena Mintzalagun programan, egokiena ikasturte hasieratik aukera aprobetxatzea den arren. Mintzalagun programa Udalak eta Aek-k elkarlanean martxan jarritako egitasmoa da. 

Datorren astelehenean, urriaren 21ean, 9:00etan izango den Udal Osoaren Ez Ohiko Bilkuran egingo da azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25