Alize Mendizabal organistak eta Andra Mari abesbatzak hitzordua dute larunbat honetan Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloaren baitan. Azkoitiko Parrokian eskainiko den bigarren kontzertua izango da urriaren 12koa. Iluntzeko 20:00etan izango da eta sarrera doakoa da. Andoni Sierraren batutapean, Maurice Duruflé (1902-1986) konpositore eta organista frantsesaren Réquiem Opus 9 obra interpretatuko dute. 1947An argitaratua, musikariaren lanik ezagunenetarikoa da.

Mintzalagun egitasmoaren 2019-2020 ikasturteko aurkezpen ekitaldia urriaren 17an, ostegunean, 19:00etan Elkarguneko Zeharkako gelan izango da. Bertan Iñigo Dierez azkoitiarrak “Katu” liburua aurkeztuko du eta ondoren egilearekin solasaldia egingo da. Ekitaldi irekia da eta nahi duen orok du bertaratzeko aukera.

Mintzalagun mintzapraktika egiteko gunea da non euskaldunak eta euskara erabiltzeko erraztasunik ez dutenak euskaraz hitz egiteko gutxienez astean ordubete biltzen diren eurek aukeratutako lekuan eta orduan.

Gaur grabatu da lehendabiziko aldiz udaletxeko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa zeramaten gutun-azalen irekiera unea. Hain justu, Udaltzaingoarentzat izango den ibilgailu elektrikoaren lizitazioari zegokion irekiera. Gainera, euren proposamenak aurkeztu dituzten enpresek euren gailuetan zuzenean ikusteko aukera izan dute kontratazio mahaia egiten ari zena. Hemendik aurrera ohikoa izango da hau. Batetik, legeak hala agintzen duelako eta bestetik Udalak kontratazio guztietarako lizitazio elektronikoa ezarri duelako.

KZguneak azarorako duen ikastaro eskaintza kontsulta dezakezue beheko dokumentuetan. Halaber, formazio eskaintza berritua ere baduzue. Ikastaroren batean interesa izanez gero, jar zaitezkete harremanetan 943 02 36 109 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. KZgunea Elkargunean dago eta bertako dinamizatzailearen ordutegia 16:00etatik 20:00etara da, nabigazio gela goizetan ere zabalduta dagoen arren. KZgunearen zerbitzu guztiak doakoak dira. Horra eskaintza:

Mapa Morea egiteko herritarrekin egitea aurreikusten den lehen lan saioa izan da gaurkoa. Partaideak Azkoitiko herria genero ikuspegitik aztertzen ahaleginduko dira, lan tresna bihur dadin eta etorkizuneko proiektuetan aintzat har daitezen prozesu honetan egindako ekarpenak. Sarritan hirigintzaren inguruko hausnarketa egiterakoan, segurtasunaz hitz egiten da lehenik. Kasu honetan, haratago joan eta beste alderdi batzuk ere aztertzea da helburua, hala nola, irisgarritasuna, osasuna, denboraren kontziliazioa, ongizatea, e.a. Gaurko saioan talde polita osatu da eta datorren astean izango du jarraipena bigarren lan-saio batekin. Behin proiektua aurkeztuta, hurrengo astean, ekarpenak landuko dira.

Emakumeak Ahalduntzeko Ikastaroen egitarauaren baitan antolaturiko Etxeko Konponketak ikastaroan izen-emate epea astebetez luzatuko da, beraz, interesa dutenak garaiz dabiltza oraindik. Urriaren 14a, datorren astelehena, izango da izena emateko azken eguna.

Azkoitiko Udaleko merkataritza sailak, Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkartearekin lankidetzan, herriko saltokiak indartu eta merkataritza dinamizatu nahian, erosketa bonuak salduko ditu. Bonu bakoitza 20 eurotan erosi ahalko da eta 30 eurogatik trukatu. Alegia, 10 euroko gehigarria lortuko du erosleak bonu bakoitza trukatuta.

Udalak hiru autobus ipiniko ditu larunbatean, apirilak 12, Elosuko XLI. Mendi Ganadu Feriaz gozatu nahi dutenentzat. Autobusak joan-etorrian ibiliko dira goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:30era.  Autobusak Eroski Txiki aurreko geralekutik aterako dira, Julio Urkixo kaletik alegia, eta bertara bueltatu. Zerbitzua doan izango da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22