Etxebizitza erabilera duten 50 urtetik gorako eraikinek Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin beharrra daukate etxearen kontserbazio egoera aztertzeko. Ondoren, antzemandako gabeziak konpondu edo birgaitze lanak burutu behar dituzte etxejabeek eta azkenik, konponketak egin direla egiaztatzen duen txostena erregistratu behar dute. Horren aurrean, Udalak EITren inguruko araudiaren betebeharra gogorarazi die etxejabeei. arau-hausteak isunei aurre egitea dakarrelako.

San Jose Egoitzan Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleen bisitarekin eman diote hasiera Adinduen Asteari. Aurreskua, bertsoak, abesti zaharrak eta dantza eskaini dizkiote egoiliarrei. Amaitzeko, gaztetxoek oparitxo bana ere eman die. Tarte polita partekatu dute gazte eta nagusiek. Aurretik, eguraldi txarrari kontra egiteko, txokolatada izan dute. Datorren igandera arte, festa giroa izango da nagusi San Jose Egoitzan.

2019-20 ikasturtean euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru-laguntzak bi ordainketetan eskatzeko azken eguna azaroaren 22a da.

Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak dira, besteak beste,  Azkoitian erroldatuta egotea, gutxienez, ikastaroak irauten duen bitartean, 16 urte beteta izatea, gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko, autoikaskuntza, internet bidezko ikastaroetan, ikastaro trinkoetan eta barnetegian eta ikastaroa gainditzea.

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, podologia zerbitzua jarri du martxan Jubilatuen Egoitzan. Unai Amilleta podologoa arduratuko da zerbitzua emateaz. Hasiera batean, hileko hirugarren asteartean eskainiko da zerbitzua 9:00etatik 14:00etara, baina eskariaren arabera, Plaza Ondo Elkarteak ez du baztertzen zerbitzua egun gehiagotara zabaltzea. Hurrengo asteartean, hilaren 19an, estreinatuko du podologoak kontsulta.

Bost minutuko isilunearekin ospatuko du Udalak Memoriaren Eguna azaroaren 14an, etzi, goizeko 11.00etan. Aurreko urteetan bezala, Intsausti Jauregi aurreko “Oroimenean” eskultura ondoan kontzentrazioa egingo dute udal ordezkariek eta bertaratu nahi duten herritarrek. Isilunearen ostean, lore eskaintza egingo da eskultura aurrean, herriko biktima guztiak oroituz.

Memoriaren Eguna azaroaren 10ean da, baina joan den igandeko hauteskundeak tarteko, hilaren 14ra atzeratu da aurten ekitaldia.

Udalak herritarrei dei egiten die parte hartzeko ekimenera batuz.

Usadioari jarraituz, kanpai hotsa da gaur nagusi Azkoitian, San Martin egunean. Herritar mordoa bertaratu da kanpaia jo eta bide batez, izan dira San Martingo ondaregunea bisitatzeko aprobetxatu dutenak ere, gaurko egunez zabalik egoten baita gunea. Javier Zubizarreta alkateak ere ez du urteroko hitzordua huts egin nahi izan. Bertan izan da eta, eguraldiak lagundu ez badu ere, asko animatu dira historiako hainbeste atal eta pasadizo eman dituen gunea bisitatzera, sinesmen ezberdinen gune sakratua izan baita San Martingo muinoa.

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, azaroaren 18tik 26ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknikaren bidez, partaideek dinamika ezberdinak egingo dituzte bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, 1.sektorea, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu. Izen-ematea zabalik dago. 

Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, ADMINISTRARI bat kontratatuko du. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea gaurtik azaroaren 19ra artekoa da. Kontratuaren iraupena 6 hilabetekoa izango da eta lanaldi osokoa.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25