Berriak

Berriak

Udalak bukatzear du Jausoro eta Altzibar lotuko dituen oinezkoen zubiaren proiektua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/11/03, Ostirala - 10:59

jausoro altzibarIrudian agertzen den kalearen parean joango da zubia.

Jausoro eta Altzibar auzoak lotuko dituen oinezkoen pasabide edo zubiaren proiektua bukatzear du Udalak eta jarraian ekingo zaie exekuzio lanei. Azpiegiturak bi herriguneren arteko konexioa nabarmen hobetuko du.

Udalak aurretik alternatiben azterketa egin zuen aukerarik hoberena lehenesteko, kokapena, ekonomia edota ingurumen integrazioa bezalako alderdiak aintzat hartuz. Behin erabakia hartuta, proiektua garatzen ari da momentu honetan. Proiektuaren arabera, pasagunea Altzibar plaza kalearen jarraian eraikiko da, Piensos Elosukorta establezimendu ondoko kalearen parean, hain justu. Handik Jausoro auzora, alegia.

Pasagunea oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da eta bidegorri sarea osatzeko balioko du gainera. Izan ere, zubiak ziklisten bi ibilbide nagusi lotuko ditu. Anaitasuna Plaza kalekoa eta Jausoro auzoa zeharkatzen dituena.

   

Astelehenean hasiko dira San Andresetako danborradako entseguak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/11/03, Ostirala - 09:00

Datorren astelehenean, azaroaren 6an, hasiko dira San Andresetako danborradako entseguak. Aurten danborrada azaroaren 25ean izango da. 

Ordura arte, hiru astez, entseguak egingo dira ondorengo egun eta orduetan Gurea Pilotalekuan:

-Astelehenetan, 20:00etatik 21:00etara.
-Asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara.
-Larunbatetan 11:00etatik 12:00etara.

Gogorazten dizuegu baita norberak eraman beharko duela danborra lotzeko gerrikoa entseguetara.

   

Udalak sare sozialen eta datu babesen inguruko ikastaroak antolatu ditu merkatarientzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/31, Asteartea - 11:42

IMG 5770

Merkatariak iazko sare sozialen  inguruko ikastaroan. 

Bigarren urtez jarraian, Udaleko Euskara zerbitzuak espreski ostalari eta merkatariei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu. Iaz sare sozialen inguruko lau saioko ikastaroa eman zen, produktua eta negozioa nola sustatu jakiteko. Oraingoan, Facebookari helduko diote berriro baina maila aurreratuago batean. Zozketak eta eskaintzak edo deskontuak nola egin irakatsiko zaie.

“Bere garaian – dio Marijose Arregi Euskara zinegotziak- inkesta bat egin genuen merkatarien artean jakiteko udaletxetik zer nolako baliabideak eskaini ahal genizkien sektorea indartzen laguntzeko. Sare sozialen inguruko formakuntza eskatu ziguten. Iazko ikastaroaren balorazioa positiboa izan zen eta aurten beste urrats bat emango dugu. Uste dut gaur egun saio hauek probetxugarriak direla negozio bat kudeatzen duen edonorentzat”.

   

Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/30, Astelehena - 16:48

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra(k) antolatu du(ditu) azaroaren 13an 15:00etan eta 19:00etan.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 8a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

   

orrialdea: 5 / 416

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut