Go!azen telesailaren denboraldi berria aste honetan estreinatzear da pantailetan eta abenduaren 13an izango dugu Go!azen 6.0 ikuskizuna Baztartxo Antzokian. Bi emanaldi eskainiko dira, lehenengoa 18:00etan eta bigarrena, 20:00etan.

Sarrerak azaroaren 27an egongo dira salgai Baztartxo Antzokiko leihatilan 17:30etik 19:30era bitartean.

Egun horretan sarrerak agortu ezean, Udaletxean, Kultura sailean, eskuratu ahalko dira. 

Eserlekuak zenbatuta banatuko dira. 

Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin lankidetzan, elikadura orekatuaren inguruan hitzaldia antolatu du asteazkenean. “Elikadura orekatuaren garrantzia bizi osasungarri baterako” izenburupean, saioa Intza Sudupe dietista-nutrizionistak emango du azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Elkargunean.

Adinduen Asteari amaiera emateko Sendiaren Eguna ospatu dute gaur San Jose Egoitzan. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea, Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari nagusi Elena Basagoitia eta Ana Azkoitia, Janire Igoa eta Ainara Goenaga zinegotziak. Giro ederrean igaro dute goiza egoiliarrek familia bidelagun zutela. Opari bana jaso dute eta etxekoekin hamaiketakoaz gozatzeko parada izan dute. Hala esan die Javier Zubizarreta alkateak:

Artxamendi Topalekuak urrian zabaldu zituen ateak, behin instalazioak handitzeko lanak burututa, baina gaur arte ez da inaugurazio ofizialik egin. Gaur udal ordezkariak bertaratu dira tokia inauguratu eta bisitatzeko, eta nola ez, bertako erabiltzaileekin solastu eta tartetxo bat partekatzeko.

Gobernuz Kanpoko 10 erakundek hartuko dute parte aurtengo Garapenean Bidelagun ekimenean. Talde horiek munduko bazter ezberdinetara laguntza bideratzeko egiten ari diren lana ikusarazteko xedez Udalak urtero antolatzen duen ekimena da Garapenean Bidelagun egitasmoa. Izan ere, euren lanari esker, laguntza iristen da Ruandara, Mendebaldeko Saharara, Ekuadorrera, Guatemalara, Hondurasera, Indiara edo Nepalera. Azkoitiak ematen duen laguntza, beste askok bezala, beharrean daudenen eskuetara iristeaz arduratzen dira. Garapenean Bidelagun programak herrialde horietako errealitatea eta errealitate hori eragiten duten arrazoiak ezagutzera ematea du helburu, elkartasuna eta sentsibilizazioa aldarrikatuz.

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak XXIV. San Andres Xake Txapelketa aurkeztu du, abenduaren 1ean izango baita Azkoitian, Elkargunean, 10:00etatik aurrera. Klubeko presidente Jose Luis Fernándezen hitzetan, hainbat urtetan xake jokalariek eskatutakoa betetzen duen txapelketa da San Andresetakoa. “Erakunde askoren ahaleginari eta lankidetzari esker da posible txapelketa hau egitea eta gutxi batzuk batzeak, handi bihurtu du”. Presidentearen ustez, Euskadin ez dago aipatu txapelketak dituen ezaugarriekin beste bat, non protagonista bakarra jokalaria den, profesionala, federatua edo zaletua izan.

Zientzia Tailerrak egiten ari dira egun hauetan Aizkibel Liburutegian, gaztetxoen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikekiko interesa sustatzeko xedez. 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude eta besteak beste, ari dira ikusten nola limoia erabiliz elektrizitatea sortu, elikagaietan almidoiaren presentzia nola antzeman edota likidoak nola sailkatu dentsitatearen arabera. Detektibe lanak eta ilusio optikoak ere landuko dituzte saioetan.

Azkoitia Bizia Azkoitia Osasuntsua egitasmoaren baitan, Adizkioen Prebentzio Komunitarioko Udal Plana landu da 2020-2024 eperako. Gaurtik, azaroak 14tik 28ra bitartean, herritarrek aukera dute planaren inguruan ekarpenak egiteko. Ekarpenak egin daitezke ekarpen orria beteta, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatzita edota 943857174 telefonora deituta. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25