Familia ugariek urtarrilaren 31 baino lehen egin behar dute ibilgailuaren edota ondasun higiezinen zergetan hobari eskaera.
Zerga Ordenantzetan hobariak emateko irizpideak aldatu egin dira eta arrazoi hori tarteko, familia ugariek berriro aurkeztu behar dute eskaera Herritarren Arreta Bulegoan 07:30etik 15:30era bitartean. Hobariak estandarizatutako familia errentaren arabera emango dira, eta errentak familia unitatearen diru-sarreren, tamainaren eta osaeraren arabera kalkulatuko dira.

"Begiratzeko modua aldatzeak aldatu dezake mundua". Aniztasuna herritarrengandik gertu izateko xedez Marea Urdinak kaleratutako egutegiak zintzilikatuko ditugu udaletxean. Xuban, Ane, Luan, Iren, Ursula, Alex, Luken, Nora, Andoni, Jone, Gotzon,  Igor eta gizartearen, herriaren, babesa behar duten guztiengatik. Herri humanoago baten alde.

Administrazioen arteko euskarazko harremanak neurtzerakoan, adierazle guztietan batezbestekotik gora dago Azkoitiko Udaleko kultura saila. Horixe da Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeak (HAKOBA) bultzaturiko administrazioen arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzeko proiektuaren harira egindako azterlanak eman duen emaitza.

Azkoitia Lantzen sozietate publikoak enkantera atera ditu Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako bi garaje ireki. Interesatuek urtarrilaren 31ra arteko epea dute proposamena aurkezteko. 18 eta 30 zenbakidun garajeak dira. Marradunak eta irekiak, erdisotoko bigarren solairuan daude. Bakoitzak 13,21 m²-ko azalera erabilgarria du.

Esleipena enkante bidez egingo da eta proposamen ekonomiko onena aurkezten duena izango da esleipenduna. Gutxieneko prezioa 10.818,22 (gehi BEZ) eurokoa da.

Udaleko brigadako langileak ez labaintzeko tratamendua ematen ari dira herriguneko hainbat tokitan irristadak saihestu eta erorketak prebenitzeko. Lurra egokitu eta ondoren tratamendu ez labainkorra aplikatuko da.

Tratamendua emango da Julio Urkixo paretik -Iturri Jatetxe ondotik – Plazaberrira doazen espaloien bi aldeetan; Atraskua taberna paretik Correosera eramaten duten ezker eta eskuineko espaloietan eta Parrokia aurrekaldeean.

Udaleko merkataritza sailak, Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkartearekin lankidetzan, Gabonak bultzatzeko asmoz saltokien XXII. Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute. Erakusleihoak urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira ikusgai eta herritarrek euren iritzia emateko aukera dute, gustukoenaren aldeko bozka emanez.

 Bozka emateko udaletxeko Arreta Bulegoan eta Elkargunean kutxak jarri dira. Kutxak abenduaren 19an eguerdian jasoko dira, eta beraz, egun horretan itxiko da bozketa. Aurtengo lehiaketan 17 establezimenduk hartuko dute parte eta sari banaketa abenduaren 20an izango da, 20:30ean Etxebeltzen.

Larunbat honetan, abenduak 14, XIV. Gospel Zikloak geldialdia egingo du Azkoitian Ispirit talde donostiarrarekin. Hiru ahotsek eta lau musikarik osatzen dute zazpikotea eta bidaia musikal animatua proposatzen dute eszenatokian espiritualak edo hunkigarriagoak diren uneak dantzarako aproposak direnekin uztartuz. Kontzertua 20:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Ispirit taldeko Iñaki Miguel pianistaren hitzetan, “kontzertuan gospelaren divarik handienak ekarriko ditugu gogora. Gospelaren erregina den Mahalia Jackson, 50eko hamarkadatik ospetsua den Sister Rosetta Tharpe edota Clara Ward".

Urola Erdian, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 20 eta 44 urte bitarteko 15 gazte laneratzeko helburuarekin. Hazilan programak enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen-agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaile eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburu eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25