Berriak

Berriak

Serbitzu enpresak Bai Euskarari ziurtagiriaren lehen maila eskuratu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/08, Asteazkena - 07:58

serbitzuziurtagiritx.pngBai Euskarari ziurtagiriaren lehen maila eskuratu du Serbitzu enpresak, Bidean maila hain justu. Atzo (asteartea) jaso zuten Serbitzuko ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Javier Velasco, Serbitzu Elkartea S.L. enpresako kudeatzailea (erdian), Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.

 

   

Igandean (hilak 12) gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/07, Asteartea - 07:41

ezkutuko-altxorrak.pngIgandean, maiatzak 12, Azkoitiko Gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Bisita 12:00etan hasiko da eta joan nahi dutenek erreserba egin behar dute (horretarako azken eguna ostirala da).

 

   

Bailarako Aniztasun Kulturalaren astea egingo da Azkoitian, astelehenetik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/05, Igandea - 01:00

ipaka.pngAzkoitiko Aniztasun Kontseiluak eta Xirikatzen Azkoitiko kultur mahaiak bi jai berezi antolatu zituzten iaz: Aniztasun Jaia eta Azkoitiko Kultur Astea. Bakoitzak bere aldetik, Azkoitian dagoen aberastasun kulturala plazaratzeko ahalegin berezia egin zuten, herritarrei eskaintza interesgarria eskainiz. Aurten pausu bat gehiago ematea pentsatu dute: ekimena elkarrekin antolatu eta bailara osora zabaltzea. Hala proposatu zieten Azpeitia eta Zestoako udalei, eta biek proposamenarekin eta asmoarekin bat egitea erabaki dute. Horrela sortu da IPAKA 2013, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea. Astelehenean hasiko da, eta astebetez, egunero, ekitaldi kultural ezberdinez gozatzeko aukera eskainiko du herrian.

 

   

Asteazkenean, hondakin bilketa eredu ezberdinak aztergai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/03, Ostirala - 10:23

hondakinmahitx.pngHondakinen lan taldearen 3. saioa asteazkenean (maiatzak 8) izango da eta bertan hondakinak biltzeko sistema ezberdinak aztertuko dituzte. Izaskun Txintxurreta, Astigarragako Ingurumen teknikaria;  Begoña Rodriguez, Zarauzko Ingurumen Teknikaria; eta Danel Etxeberria Itsasondoko zinegotzi ohia izango dira hizlari, eta euren herrietan ezarri dituzten bilketa sistema eredu ezberdinak azalduko dituzte. Saioa 18:30ean hasiko da eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

 

   

orrialdea: 370 / 416

<< Hasiera < Aurrekoa 361 362 363 364 365 366 367 368 369 370 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut