Udalak momentuz atzeratu egin du ibilgailuen zirkulazio zergaren ordainketa eta ez du zergaren kobrantzarako epe berririk oraindik zehaztu. Zerga egutegiak jasotzen duenaren arabera, martxoaren 2tik apirilaren 17ra ordaindu beharko zen zerga baina koronabirusaren krisiak egutegia egokitzera behartu du, batez ere, konfinamendu egunetan herritarren ez dezaten tramiterik egin behar izan.

Azkoitiko Aizkibel Liburutegiak aditzera eman du bertako liburuak dituzten herritar guztien maileguak hilaren 31ra arte luzatuko dituela Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzua, koronavirusaren ondorioz bizi dugun konfinamendu egoera dela-eta.

Udaleko koronabirusaren Jarraipen Mahaiak neurriak hartzen jarraitzen du une oro egoerak hartzen dituen traza eta ezaugarrien arabera. Gaur goizean Jarraipen Mahaiak hainbat erabaki hartu ditu. Batetik, publikoarentzat edo herritarrentzat bihartik aurrera Udaletxea ixtea erabaki da. Langileen parte bat bertan lanean aritu arren, herritarrek ez dute sarrerarik izango udaletxera.

Arreta telefonikoa eta telematikoa

Udalak arreta telefonikoa eta telematikoa eskainiko ditu. Udalarekin harremanetan jartzeko 943 08 00 80 telefonora deitu beharko da edota mezua idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Arreta ordutegia goizeko 7:30etik 15:30era izango da astelehenetik ostiralera.

Ile-apaindegiak ere atzotik derrigortuta daude establezimenduak ixtera baina etxez etxeko zerbitzua eman dezakete. Horrenbestez, Plaza Ondo Elkarteko ile-apaindegia itxita mantenduko da baina beharrezkoa den kasuetan, etxez etxeko zerbitzua eskainiko du. Horretarako 943 85 36 25 telefonora deitu beharko du bezeroak.

“Surrealista egiten zaigu denoi egoera hau baina beharrezkoa da honetatik pasatzea egoerak okerrera egin ez dezan. Gera gaitezen etxean guztion onerako”, dio Javier Zubizarreta alkateak. Elkar ulertzea eta erantzukizuna eskatzen ditu isolamendu egoera honetan.
Estatu osoan alarma egoera ezartzeak herritarren mugimendu askatasuna mugatu du, joan-etorriak guztiz murriztuz. Isolamendua bermatze aldera koronabirusaren hedapena saihesteko, bakarrik atera ahal izango da etxetik elikagaiak, medikamentuak edo oinarrizko produktuak erosteko.

Azkoitiko Udalak, Javier Zubizarreta alkatearen erresoluzio bidez, taberna eta jatetxeetako terrazak ixtea erabaki du ezhoiko neurri gisa koronabirusaren zabalkundearen aurrean. Gainera, Iñigo Urkullu lehendakariak bihartik aurrera tabernak ixteko agindua eman du.
“Guztiok dugu ardura gai honetan eta emandako gomendioak zorrotz betetzea komeni zaigu. Helburua da norbera zaintzea eta babestea, beste guztiak babesteko. Ezin dugun osasuna jokoan jarri dagoena baino gehiago. Terrazen itxiera agindu dugu jende pilaketarik ez dadin egon eta batez ere, herritarrak kontzientziatzeko etxean geratu behar dutela eta joan-etorriak eta aktibitateak saihestu, derrigorrezkoak ez diren kasuetan ezik", adierazi du Javier Zubizarreta alkateak. Horri gehitu behar zaio Iñigo Urkullu lehendakariak duela minutu gutxi iragarri duen agindua. Bihartik aurrera tabernak ixteko agindu du. 

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Gizarte Politikako Departamentuak Gipuzkoako eguneko zentro guztien aldi baterako itxiera erabaki du, Azkoitikoa barne, agindu berririk eman arte. Ondorioz, adinekoentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroko zerbitzu guztiak bertan behera geratuko dira.

Osasunaren Munduko Erakundeak Koronabirusa pandemia izendatu duenetik, neurriak areagotu egin dira, guztion ardura delako birusaren zabalkundea gelditzea eta kolektibo zaurgarrienak babestea. Gaur bertan, Eusko Jaurlaritzak Larrialdietako kudeatzeko plana ezarri du. Horren aurrean, Azkoitiko Udalak hainbat neurri hartu ditu gaur goizean eta Jarraipen Mahaia osatu du datozen egun, aste edo hilabeteetan segimendu, koordinazio eta komunikazio lanak burutzeko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25