Berriak

Berriak

Udalak argi utzi nahi du arratsaldeko mozorro kalejira ez egitea eskolen erabakia dela

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/09, Ostirala - 12:50

Udalak argitu nahi du gaur arratsaldean mozorro kalejira ez egitea Xabier Munibe Ikastolaren eta Floreaga Ikastetxearen erabakia izan dela soilik eta Udalak ez duela inolako zerikusirik hartu duten erabakian.

Udalari goizeko 11:00etan jakinarazi diote eskolek desfilea bertan behera uztea erabaki dutela. 

   

Udalak Berdura Plazako bi merkataritza lokal eraberritu ditu esleitzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/09, Ostirala - 09:37

lokalak

Udalak Berdura Plazako bi merkataritza lokal guztiz eraberritu ditu esleitzeko asmoz. Esku-hartzearen arrazoia da tokiari bizitza ematea eta bertako aktibitatea areagotzea.

Lokal bakoitzak 32 metro karratu erabilgarri ditu gutxi gora-behera. Bakoitzean bainugelak jarri dira, instalazio elektrikoa aldatu da, lurra eta hormak txukundu eta margoketa lanak egin dira. Lanen kostua 54.225,61 (BEZ barne) eurokoa da.

   

Eusko Jaurlaritzak aste honetan onartu du Kale Nagusia 4ko eraikinaren desafektazioa, beraz, aurki botatzeko moduan izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/08, Osteguna - 15:27

80C3854A 0B7E 4B95 93DC 859263C3A3FFUdala gaur goizean Kale Nagusia 2ko bizilagunekin bildu da, lehenengo aldiz aste honetan idatzi bat aurkeztu dutelako udaletxean kale horretako 4 zenbakiko eraikinaren egoeraren inguruko kezka agertuz. Alde biek ondo eta pozik eman diote amaiera bilerari, Javier Zubizarreta alkateak jakinarazi dietenean Eusko Jaurlaritzak herenegun, otsailaren 6ko Gobernu Kontseiluan, onartu zuela Kale Nagusia 4ko etxearen desafektazioa. Hori jakitean, bizilagunen hasierako urduritasuna Udalarekiko esker onean bihurtu da, prozedura guztia zuzen eman duelako.

Desafektazioa Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denean sartuko da indarrean. Behin argitaratuta, etxejabeek eraikina botatzeko proiektua behako dute eta nahi duten enpresari lanak esleitu.

   

Eguraldia dela eta, Oihan Vegaren eta Txantxariak-en emanaldiak tokiz aldatuko dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/08, Osteguna - 15:12

Eguraldi hotza dela eta, Udalak biharko Oihan Vegaren emanaldia eta larunbateko Txantxariak-en ikuskizuna tokiz aldatzea erabaki du, espazio itxietan jendea erosoago eta epelago egongo delako. Hau horrela, bihar, ostirala, Oihan Vegarekin dantzalida, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gurea pilotalekuan egingo da eta ez Herriko plazan, aurrez iragarritako moduan.

Bigarren aldaketa larunbatekoa da. Txantxariak taldearen ikuskizuna Elkargunean izango da. Hau ere, Herriko plazan izatekoa zen baina Elkargunean izango da azkenean 17:00etan. 

   

orrialdea: 4 / 440

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut