Berriak Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8429

Udalak Ur Kontsortzioarekin hitzarmena berritu du datozen hamar urtetarako, beraz, Gipuzkoako Urak S.A. erakundea arduratuko da aurrerantzean ere uraren kudeaketa integralaz. Aurreko hitzarmena, 2008ko urrian sinatu zen eta hura amaitzearekin batera, alde biek berriro hitzarmena adostu behar izan dute. Hitzarmena gaur sinatu dute udaletxean Javier Zubizarreta alkateak eta Ur Kontsortzioaren presidentea den Olatz Peonek.  

Akordioanb jasotzen denez, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 1.281.980 euro inbertituko ditu Azkoitian hobekuntzetan kontratua indarrean dagoen urteetan. Azpiegiturak hobetzeko bideratuko dira inbertsioak. Besteak beste, Santa Klarako kolektorea finantzatuko du eta Txalon Errekako eta Altamirako hainbat esku-hartze.

Bere aldetik, Udala Ur Kontsortzioak finkatutako ur tarifetara egokituko da bienak parekatuz. Aurreko hitzarmena sinatu zenean 2008an, bi erakundeen arteko tarifen artean ezberdintasuna nabarmena zen eta Udalak gutxinaka eta modu progresiboan parekatzen joateko konpromisoa hartu zuen. Horixe egin da azken urteotan eta berdintzera iritsiko dira aurten.

Beste puntu garrantzitsuetako bat da akordioa berritzeari esker Udalak 738.000 euro jasoko dituela Ur Kontsortzioaren eskutik. Gipuzkoako Urakek kontsumoen eta inbertsioen prebisioa egiten du formula edo kalkulu batzuen arabera, eta Udalari aipatu kantitatea ematea dagokio. Horrek ere eragina izan du 2019ko udalaren aurrekontu orokorretan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut