Berriak Kopla kantari, Santa Ageda bezperan

Kopla kantari, Santa Ageda bezperan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

<

Usadioari jarraituz, ikasleak kalera atera dira gaur koplak kantatzera eta Santa Ageda bezpera ospatzera. Makilak eskuetan dituztela eta baserritar jantziekin dotore apainduta, Udaletxean geldialdia egin dute Floreaga Ikastetxeko DBH4ko eta Azkoitia BHIko DBH2ko neska-mutilek.

Floreagako gazteek ikasturte amaierako bidaia egiteko dirua eskatu die alkateari eta Azkoitia BHIkoek, berriz, igerilekuen handitzea, futbol zelaia, estalitako parkea edota jaietan ere zabalik egongo den topalekua izan dituzte hizpide. Esker oneko hitzak ere izan dituzte Udalarentzat egindako lanagatik eta gauzatutako proiektuengatik.

Javier Zubizarreta alkateak modu berean eman die erantzuna ikasleei: koplak kantatuz. Marijose Arregi zinegotziak soinuz lagunduta, kantua eta makila hotsa izan dira gaur nagusi udaletxeko batzar aretoan. Ikusi hemen argazki guztiak.

IMG 8345

IMG 8298

IMG 8399

IMG 8362

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut