Berriak Garmedia eta Apaolaza pelukera eta irakasle baten arteko komedia erromantikoa hezurmamitzera datoz

Garmedia eta Apaolaza pelukera eta irakasle baten arteko komedia erromantikoa hezurmamitzera datoz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

rita

Baztartxo Antzokiko taula gainean izango ditugu larunbat honetan, otsailaren 2an, 19:30ean, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza. Txalo etxeak ekoiztutako “Rita” antzezlanarekin datoz. “Alfabetatu gabeko, auzo marjinal bateko pelukera eta alkoholaren esklabutzapean bizi den unibertsitateko irakaslearen arteko istorioa da”. Begoña Bilbao da antzezlanaren zuzendaria.

Urtarrilaren 11n estreinatu zuten obra eta orain arteko emanaldietan antzokiak aise bete dituzte. Ordu eta erdiz, barre algarak etengabe errepikatzen dira. “Gauza –esan du Apaolazak- gustagarria egin dugu, bai guretzat eta bai jendearentzat. Eta dialektika bat ere badu, zeozer kontatzen da”. Garmendiaren hitzetan, “ez gaude komedia soil baten aurrean. Egiten den kritika soziala eta irakaskuntzaren ingurukoa aipatu nahiko nituzke“. Edonola ere, onartu dute ez zutela uste hasieran jendeak hainbeste barre egingo zuenik.

Jatorrizko obra Willy Russellena da, 80. hamarkadakoa. Martin Agirrek itzuli du baina egokitzapena ez da samurra izan. Hasierako testutik gutxi geratzen dela ere esan daiteke. Testua zaharkituta zegoela konturatu ziren eta umore gutxi zuela. Egokitzapenekin gustura geratu direla adierazi dute. “Gaurkotu egin dugu. Jatorrizko bertsioan erreferentzia literario arrotzak agertzen ziren eta egokitu egin dugu testua“.

rita 2

Halaber, Esti Martinez Diaz de Cerioren poemak ere sartu dituzte gidoian. Aktoreen hitzetan, musikak ere garrantzia handia hartzen du, batik bat, trantsizioetan. Guztia batuta, antzezlan borobila.

Otsailean erdarazko bertsioa estreinatuko dute.

Sarrerak

Sarrerak Baztartxo Antzokian jarriko dira salgai emanaldia baino ordubete bat lehenago. Sarrera: 8 euro

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut