Berriak Ate Irekiak egingo dira Udaletxean urtarrilaren 19an

Ate Irekiak egingo dira Udaletxean urtarrilaren 19an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ate irekiak img

Udalak Ate Irekien jardunaldia antolatu du urtarrilak 19rako. Hitzordua goizeko 11.00etan izango da. Udalak estrainekoz zabalduko ditu udaletxeko ateak bisita gidatu bat eskainiz, herritarrek eraikina barrutik ezagutu eta bertako altxor historikoak ikus ditzaten. Bertaratzen direnek erakundearen historia ezagutzeko parada izango dute eta besteak beste, udalbatza-aretoa, alkatetza eta sail ezberdinak kokatzen diren gainerako espazioak bisitatu ahalko dituzte, eraikin publiko eta administrazio gisa urteen poderioz Udalak eman duen bilakaeraz jabetuz.

Juan Bautista Mendizabal historialari eta kronistak gidatuko du bisita hainbat bitxikeria partekatuz. Kontatuko du, esaterako, nola lehen udaletxean kartzela kokatzen zen, kapera, zezendegia, alondegia eta korrejidorearen bizitokiaz gain. Gaurko udaletxea 1730ean eraiki zen, Jose de Lizardi arkitektoaren eskutik. Hirugarrena da. Aurretik beste bi udaletxe ezagutu zituen herriak, biak Plazaberrin.

Bisitariek egiten duten ibilbidean, besteak beste, udal artxiboan gordetzen den 1324ko Azkoitiko herriaren sorrerako Hiri Gutuna edota Parrokiaren lehen planoa ere erakusgai izango dira.

Bestalde, bisita gidatua herritarren eta udal ordezkarien arteko topagunea ere izango da. “Udala da herritarrek hurbilen duten erakundea eta barrutik ezagutu edota jakin-mina dutenak etortzera gonbidatu nahi ditugu. Gure helburua da administrazioa herritarrei gerturatzea, nahiz eta hau modu natural batean ematen ari den. Duela urte batzuk, jendeari askoz gehiago kostatzen zitzaion udaletxeko ateak jotzea”, dio Ana Azkoitia zinegotziak.

Berriki egindako azterketaren arabera, Udaletxeko sail ezberdinetan astean 300 lagunetik gora artatzen dira.

Udalak herritarrak Ate Irekietan parte hartzera animatzen ditu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut