Berriak Errege Magoen Kabalgata 19:30ean aterako da larunbatean Santa Klaratik

Errege Magoen Kabalgata 19:30ean aterako da larunbatean Santa Klaratik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1853

Ordu gutxi falta dira "Ekarrikoooo" oihukatzeko irrikitan dauden umeentzat. Urtero legez, gau magikoan erregeek lana soberan izango dute. Erregeen Kabalgata arratsaldeko 19:30ean aterako da etzi Santa Klarako komentutik. Aurretik, Errege Magoen pajeak eliz atarian egongo dira eskutitzak jasotzen arratsaldeko 16:30etik aurrera. Kabalgatak ohiko ibilbidea egingo du. Santa Klaratik Plazaberrira joango da eta handik Plaza Nagusira, hantxe egongo da Herodesen Jauregia. Plazatik Goiko Kale zeharkatu eta Ibai Ondotik berriro eliza aurrera joango da kabalgata Ama Birjinari eskaintza egitera. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut