Berriak Joseba Diaz da Urteko Kirolari Onena

Joseba Diaz da Urteko Kirolari Onena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6843

Joseba Diaz atletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren saria. Merituak sobera ditu. Aurten Euskal Herriko kilometro bertikaletan txapeldun suertatu da eta hainbat garaipen etxeratu ditu mendiko lasterketetan. Urteko Kirolari Onenarekin batera, kirol modalitate bakoitzean aurtengo denboraldian gailendu diren emakumezko eta gizonezkoak ere omendu dira. Guztira 15 kirolarik jaso dute oroigarri eta diploma bana egindako lorpenengatik. Udaletxeko udalbatza goraino bete da gure kirolariak txalotzeko eta zoriontzeko.

Javier Zubizarreta alkateak horrela esan die: “Kirolariok zuetako bakoitzaren klubari, kirolari eta zeuon buruari egiten diozuen ekarpenaz gain, gizarteari eskaintzen eta ematen diozuena asko da. Aitorpen hori guztioi zor dizuegu, gizarte hobeago bat eraikitzen laguntzen duzuelako. Herri bizi eta hobeago bat. Sakrifizioaren eta esfortzuaren, exijentziaren eta talentuaren, eredu zarete. Baloreen eredu”.

IMG 6868

 

Kirolariekin batera, kirol munduaren bueltan dabiltzan teknikarien, entrenatzaileen, zuzendarien, gurasoen eta bolondresen lana ere nabarmendu nahi izan du alkateak. ”Meritua duzue kirolari eta kirolariei dedikatzen dizkiozuen orduengatik. Badakit eskuak, burua eta bihotza jartzen dituzuela ahalegin horretan”.

IKUSI ARGAZKIAK

Hauetxek izan dira modalitate bakoitzean kirolari onenaren saria jaso dutenak:

Esku-pilota: Eneritz Arrieta

Futbola: Markel Eskurtza

Karate: Iosu Conde

Xakea: Anibal Fernandez

Atletismoa: Joseba Diaz

Igeriketa: Nerea Dominguez

Triatloia: Aitor Beneitez

Ehiza: Axel Hidalgo

Arrantza: Jokin Sudupe

Txirrindularitza: Iker Zelaia

Tenisa: Manex Rezabal

Boloak: Gorka Etxaniz

Sasi-baloia: Ander Azkue

Gimnasia erritmikoa: A mailako senior taldea. Ainhize Azpiazu, Piuquen Suarez, Garazi Urdalleta, Maria Santizo, Oihane Urain eta Leire Elorza.

Herri kirolak: Ion Unanue-Goenatxo III.ena

Antton Oñederra gogoan

Peña Elorza txirrindulari elkarteko arduraduna zen Antton Oñederra apirilean joan zen gure artetik. Eta gaur Azkoitiko kirolariek gogoan izan dute. Familiari oroigarri eta lore sorta bat eman dizkie haren memorian Andonio Sudupek eta aurteko Kirolari Onenaren saridunak, Joseba Diazek.

 

IMG 6861

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut