Berriak Etorkizuneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko parte hartze prozesua abiatu da

Etorkizuneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko parte hartze prozesua abiatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6702

Instalakuntza Duinak Taldea azterketa berri bat burutzen ari da eta etorkizuneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko parte-hartze prozesua abiatu du Udalarekin elkarlanean. “Helburua da herritarrek igerilekuko aspektu ezberdinen inguruan duten iritzia jasotzea (irisgarritasuna, erabilpena, aldagelak…), horrela, gaur egun igerilekuak dituen hutsuneak identifikatuko ditugu eta etorkizunean izango dugun igerileku berriak herritarren beharrak asetzeko nolakoa izan beharko lukeen ondorioztatuko dugu”, dio taldeak.

Galdetegia erabiltzaile edo erabiltzaile izatea nahiko luketen 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzendua da. Horretarako Elkarguneko sarreran eta igerilekuan bertan, gaurtik urtarrilaren 21era bitartean, mahai bat jarriko da galdetegiekin eta betetako galdetegiak kutxetan sartu beharko dira.

Udaleko alderdi guztien babestu dute ekimena.

Taldeak parte-hartze prozesua aurkezterakoan, oraindik bide luzea dagoela egiteko aipatu du.

Instalakuntza Duinak Taldearen oharra

Galdetegia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut