Berriak Badakigu nolakoa izango den Idiakez Ederra Etxea

Badakigu nolakoa izango den Idiakez Ederra Etxea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6726

Badakigu jada ze itxura hartuko duen Idiakez Ederra Etxeak Visesa sozietate publikoak bertan Babes Ofizialeko 16 etxebizitza eraikitakoan. Ondarearen zaharberritzean espezialista den Mikel Landa arkitektoak gaur aurkeztu du Elkargunean eraikinerako garatzen ari den proiektua, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Visesako zuzendari Carlos Quindosekin batera. Halaber, hizpide izan dute etxea hustu aurreko eta egungo egoera. Nahi eta nahi ez, herritarren interesa eta jakin-mina pizten dituen proiektua da, urte luzeetan ezin izan baitzaio irtenbiderik aurkitu eta beraz, gaur Elkarguneko aretoa bete egin da.

Esleipendunek XVII mendeko mudejar estiloko jauregian Babes Ofizialeko Etxebizitza izango dute. Etxea hondamendian eta aldamiopean egotetik 2009tik, erabilera sozial bat izatera igaroko da bere balio arkitektonikoa mantenduz. Arkitektoen helburua, hain justu, da eraikinaren egiazkotasun historikoari eustea esku-hartzea minimizatuz eta egurra erabiliz zaharberritzeko material nagusi gisa.

IMG 6714

Aurkeztutako proiektuan argi ikusten da etxebizitzen barrukaldea eta espazioen antolamendua nolakoa izango den. Baita barruko patioa edota fatxada nagusiak ere.

1481. urterako etxea existitzen zen. Bere historian zehar eraikuntza fase ezberdinak jasan izan ditu, hondamendi egoeran deklaratu eta aldamioak jarri arte. Etxejabe guztiekin etxearen lagatze akordioa adostu ostean, Udalak eraikinaren jabetza %100ean 2017an lortu zuen. Ordurako, bazuen Visesaren konpromisoa babestutako etxeak egiteko. Aurtengo otsailean eraikina hustutzen hasi ziren eta maiatzean Udalak Visesaren esku utzi zuen etxea hitzarmen bidez, BOEak eraiki ditzan.

Momentu honetan, jada lanen exekuzio proiektua lantzen ari dira arkitektoak. Visesakin hitzartutakoaren arabera, obrak esleituta egongo dira 2019ko uztailerako. Lanen iraupena 26 hilabetekoa da.

idiakez 4

idiakez 3

idiakez 2

 

idiakez 5

idiakez 1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut