Berriak Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

idiakez

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikinak urteak daramatza aldamioen azpian ezkutatuta. Baina egitura metalikoa desagartzeko bidean da. Gogoratzekoa da etxea jada hustuta dagoela barrutik. Bertatik 408 tona hondakin atera ziren. Begien aurrean, aldaketarik nabarmendu ez arren, ematen ari diren aurrerapausoak garrantzitsuak dira. Oraintxe bertan Visesa sozietate publikoa, bertan babes ofizialeko 16 etxebitzia eraikiko dituen erakundea, proiektua lantzen ari da. Alazne Ochandiano eta Mikel Landa arkitekoak ari dira lanean. Egurrezko ondarearen zaharberritzean espezialistak dira. Visesak, Udalarekin batera, abenduaren 21ean, datorren ostiralean, aurkeztuko du proiektua, 19:00etan, Elkargunean.

Aurkezpena egiteaz Landa eta Ochandiano arkitektoak arduratuko dira. Eraikinaren historia, gaur egungo egoera eta etorkizunean eraikina nola ikusiko dugun aurkeztuko dute xehetasun osoz. Etorkizun hurbilean Idiakez Ederra etxeak kanpotik eta barrutik hartuko duen itxura zein izango den azalduko dute.

Exekuzioari dagokionez, adituen iritziz, obra oso konplexua eta delikatua izango da, eraikina bera berezia eta babestua delako. Aragoiko mudejar estilokoa da eta gutxi daude halakoak estatu mailan.

Arkitekturaz gain, alderdi sozialaren ikuspegitik badu beste balio bat etxean. Izan ere, ondare historikoa beharrik gehien dutenen esku jarriko da, babestutako etxebizitzak eraikita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut