Berriak Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek

Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

partaideak

Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute gaur egindako Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek. Enpresak, ikastetxeak eta udalak bildu dira urtean zehar garatutako proiektu estrategikoen balorazioa egiteko, esku artean ditugun erronkak aztertzeko eta aurrera begirako lehentasunezko lan-lerro berriak bideratzeko.

“Edozein eraldaketak etorkizuna hausnartzea,iragartzea eta eraikitzea eskatzen du eta horretarako, eragile bakoitzak izan dezakeen esperientzia eta egin dezakeen ekarpena amankomunean ipintzeak ez du parekorik”, Javier Zubizarreta alkatearen iritziz.

Zubizarretarekin batera zabaldu dute ekitaldia Eneko Etxeberria eta Josetxo Mendizabal alkateek, Ainhoa Aizpuru foru diputatuak eta Iraurgi Berritzenen zuzendari den Begoña Beobidek. Hogeitaka enpresetako eta bailarako eskoletako ordezkariak izan dituzte bidelagun.

Kudeaketa kontseiluko kideek elkarlan proiektuak jorratu dituzte. Izan ere, Kontseiluak Hezkuntza Gunea, Enpresa Gunea eta Garapen Gunea biltzen ditu.

IMG 6424

Kontseilua tarteko, eragileek, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, bailarako errealitate sozio-ekonomikoaren erradiografia azkoz ere zehatzagoa egin dezakete, eta elkarrekin estrategia eta ekintza plan amankomun bat garatu.

Erronketako bat langabeziari aurre egitea da. Horretarako, besteak beste, www.urolanprest.eus webgunea jarri zen abian. Orientazio eta enplegu zerbitzuak ere geroz eta eraginkorragoak dira datuen arabera. Udalak langabetu bakoitzari “izen-abizenak“ jarri nahi izan zizkion, alegia, bakoitzaren profil, behar eta aukerak ezagutu, lan merkatura bideratzeko eta horretan aurrerapauso handia eman da.

kontseilua

Amaitzeko, eraldaketa ekonomikoaren erronkak izan dituzte hizpide. Horretarako, B+I Strategy-ko buru Sabin Azua gonbidatu dute.

IMG 6433

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut