Berriak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak abenduaren 17an egongo dira salgai Baztartxon

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak abenduaren 17an egongo dira salgai Baztartxon

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

musua1 1

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Musua” ikuskizunerako sarrerak datorren astelehenean, abenduaren 17an, egongo dira salgai Baztartxo antzokian 17:00etatik 19:30era bitartean. Sarrerak zenbakituak izango dira eta sei eurotan salduko dira. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu. Baztartxoko leihatilan ez badira sarrera guztiak saltzen, hurrengo egunetik aurrera Udaletxeko kultura sailean egongo dira salgai.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian. Abenduaren 29an izango dira, 16:00etan lehenengoa eta 18:30ean, bigarrena.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut