Berriak "Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdeketa egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdeketa egingo dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Kartela Familiekon saioa slideAzkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko asmoz.

Prozesu honen barruan, hurrengo asteetan hainbat ekintza burutu nahi dira, eta parte hartzea eskatzen dizuegu. Egingo diren ekintzen artean daude:

  • Familiekin saio irekiak, non joan den urrian 12 urte arteko seme-alabak zituzten Azkoitiko familiekin burutako gurasotasun baikorraren galdetegiaren emaitzak azalduko diren. Baita gurasotasun baikorraren garapenari buruz lan egitea komunitatearen osasunaren bultzapenaren ardatz moduan. Saioa, abenduaren 17an, astelehena, 18:00etan Elkargunean burutuko da. Aurre izena eman behar da. KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO , deitu 646 339 714 telefono zenbakira edo idatzi  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera. 
  • Azkoitiko pertsona helduei zuzendutako galdetegia, beraien iritzia jakiteko osasuna bultzatzeko eta adikzioen prebentzioan egiten diren ekintzei buruz. Baita ere beraien hautematea jakiteko kontsumoen, adikzioen eta hauen arriskuen inguruan. Galdetegia anonimoa izango da. Udalaren web orrialdearen bitartez zabalduko da, , abenduan zehar burutuko da eta zuen parte-hartzea eskatuko da. KLIKATU HEMEN GALDETEGIA BETETZEKO Galdetegia betetzeko azken eguna abenduak 21 izango da. 
  • Azkoitiko eskoletako 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin lan saio bat burutzea, non hainbat heziketa-tailerren bidez beraientzat Azkoitia biziago eta osasuntsuago bat nola izango litzatekeenaren ideiak eta beraien nahiak, itxaropenak eta ametsak etorkizun batean Azkoitia hori nola irudikatzen duten ezagutu ahal izango ditugu.
  • 13 eta 18 urte bitarteko gazteei galdetegi bat pasako zaiela da, non bertan, drogen, zorizko jokoen, bideo-jokoen, sare sozialen eta orokorrean kontsumo edo ohitura batzuen arriskuaren pertzepzioari buruz galdetuko den.

Galdetegia erabat anonimoa da eta erantzunak isilpean gordeko dira. Helburu bakarra Adizkioen Prebentzio Plana hobeto gidatzeko gaiari buruzko gazteen pertzepzioa zein den jakitea da. Galdetegia abenduan burutuko da eskola orduetan eta Azkoitiko eskola zentroen laguntzarekin.

Ekintza hauek garatzeko Azkoitiko ikastetxeen babesa eta laguntza izango ditugu eskola orduetan burutu ahal izateko eta eskolak garatzen dituzten osasunaren prebentzio eta sustapenaren gaien parte izateko.

Zuen kolaborazioa ezinbestekoa da prozesu hau arrakastatsua izan dadin, izan ere, uritarron inplikaziorik gabe ezinezkoa baita osasun komunitarioaren eta adikzioen prebentzio materian udal politika ezartzea.

Zuen parte-hartzea espero dugu eta zuen laguntza aurrez eskertzen dugu.

Kartela Familiekon saioa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut