Berriak Energiari buruzko hitzaldia eskainiko da Plaza Ondo Jubilatuen elkartean

Energiari buruzko hitzaldia eskainiko da Plaza Ondo Jubilatuen elkartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

HITZALDI energia Udalak eta Iraurgi Berritzenek antolatuta, abenduaren 12an, asteazkena, energiaren inguruko hitzaldia eskainiko da Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean. Hitzordua 17:00etatik 18:30era izango da.

Energiaren inguruko heziketa saio horretan, besteak beste, energia gutxiago nola kontsumitu azalduko da eta horretarako dauden aholku praktikoak izango dira hizpide. Halaber, fakturetan agertzen diren kontzeptuak ere azalduko dira hobeto ulertzeko. Nahi dutenek fakturak eraman ditzakete eta bertan emango zaizkie dagozkion azalpenak. Bono sozialaren edota energiarekin loturiko gaien inguruko zalantzak eta galderak argitzeko ere balioko du saioak.

Hitzaldiaren ostean mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut