Berriak Ikuskizun dotorea eskaini du Emakume Master Cup txapelketak

Ikuskizun dotorea eskaini du Emakume Master Cup txapelketak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6358

Aparteko giroa ikusi da gaur Gurea pilotalekuan. Emakume pilotariek sekulako maila erakutsi dute eta zaletuek erruz gozatzeko parada izan dute. Amaia Aldai eta Patri Espinar bizkaitarrak gailendu dira kantxan eta txapeldunorde geratu dira Oihana Orbegozo eta Olatz Arrizabalaga, promozio eta 1. mailan, hurrenez hurren. 22-8 eta 22-9 egin dute. Javier Zubizarreta alkateak jantzi die txapela irabazleei.

Frontoia leporaino beteta, animorik eta publikoaren berotasunik ez zaie falta izan pilotariei. Dena eman dute laurek eta txaloak askotan entzun dira. Emakume Master Cup txapelketaren antolakuntzak Reyes Azkoitia omendu nahi izan du amaieran, oroigarri bat emanez. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut