Berriak Aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia

Aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hurkoa hitzaldia Hurkoa Fundazioak, Udalarekin elkarlanean, aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia emango du. Bizi testamentua agiri bat da eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak.

“Aldez aurreko azken nahiak-bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea” izenburupean, Hurkoa Fundazioko ordezkari Andikona Uriartek emango du hitzaldia.

Hitzordua Elkargunean izango da abenduak 11n, asteartean, arratsaldeko 18:00etan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut