Berriak XXVI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak baditu irudia eta leloa

XXVI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak baditu irudia eta leloa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azkoitiazpeitia

2019ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak baditu jada irudia eta leloa. Arduradun eta babesleek gaur eman dituzte ezagutzera probaren lehenengo nondik-norakoak. Aurten maratoi erdia martxoaren 30ean izango da eta hiru atleta handi ekarriko ditu gogora. Izan ere, 2019ko lasterketa iragartzeko aukeratutako irudian Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzgado agertzen dira,“Txapeldun Historiak” lelopean. Duela 25 urte, 1994an, Helsinkiko Europako Txapelketan hartutako irudia dela azaldu dute.  "Balentria hura gogora ekarrita, AzkoitiAzpeitia lasterketarekin bat hasi zen historia jarraitu nahi dugu kontatzen. Txapeldun handien historiak, historia ahaztezinak. Esfortzu, elkarlan eta eskuzabaltasun historiak.  Inspiratu eta bultzatu gaituzten historiak".  

Probarako izen ematea abenduaren 14an zabalduko dute eta adierazi dutenez, 2019ko ibilbideak ez du aldaketarik izango.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut